Ertzaintzako agenteek hiru gizon atxilotu dituzte lesio-delitu bat leporatuta. Atxilotuek gazte bat jo eta labana batekin zauritu zuten.
Atzo, asteazkena, goizaldeko ordu bata eta hogei aldera, polizia agertzeko eskatu zuten Usansolon, bertako etxebizitza bateko sarreran pertsona bati eraso egin ziotela esanez.
Bertaratu ziren patruilak latinoamerikar jatorriko 23 urteko gazte batekin harremanetan jarri ziren. Gaztea odola dariola zegoen eskuetan zituen zaurietatik eta, antza denez, arma zuri batekin egindako eraso batetik bere burua babestean egin zizkioten. Gaztea anbulantzian eraman zuten bertako ospitalera.
Gertakariaren lekuan hiru gizon identifikatu zituzten erasoan inplikatuta egon zitezkeelakoan, eta gertatutakoa argitzeko ikerketak aurrera egin ondoren, handik ordu batzuetara atxilotu zituzten.
Salaketaren arabera, biktimak prostituzio-zerbitzu bat hitzartu zuen mezularitzako aplikazio baten bidez, eta helbide horretan zitatu zuten. Atea jo zuenean, hiru atxilotuek hartu zuten eta jo egin zuten, eta, gainera, batek labana batekin zauritu zuen.
Ondoren, Ertzaintzak etxea ikuskatu zuen, eta gertakariekin lotutako hainbat froga atzeman zituen.
Atxilotuak magrebtar jatorriko 27, 29 eta 36 urteko gizonak dira, eta 29 eta 36 urtekoek polizia-aurrekariak dituzte ebasketengatik eta lapurretengatik. Atxilotu ondoren, Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak betetzeko, eta, horiek amaitzean, datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…