Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo lesio-delituaren akusaziopean, beste gizon bat jo eta zenbait hortzen galera eragin ondoren. Erasoa Bilboko Iralabarri auzoan gertatu zen. Patruila batek erasoa gertatu eta gutxira atxilotu zuen susmagarria.
Atzo, asteazkena, goizaldeko hiruretan izan zen erasoa, Bizkaiko hiriburuko Iralabarri auzoan. Dei batek Ertzaintzari ohartarazi zion zenbait pertsona borrokan ari zirela. Patruila bat bertaratu zenenean, zenbait hortz galdu eta ahotik odola zerion 36 urteko gizon magrebtar bat ikusi zuten ertzainek.
Biktimaren arabera, gizon batek metalezko objektu batekin jo, eta ahoan lesioak eragin zizkion. Agenteek handik gertu aurkitu eta identifikatu zuten susmagarria. Pertsona hori miatu, eta biktimari eraso egiteko erabilitako inausteko guraizeak aurkitu zizkioten gerrian ezkutatuta.
Patruilak ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituen 42 urteko magrebtarra, atxilotu zuen lesio-delituaren akusaziopean. Atxilotua polizia-dependentzietara eman zuten, bidezko eginbideak egiteko, eta, gero, epailearen aurrera eramateko.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…