Gaur arratsaldean, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak, Bizkaiko Suhiltzaileak, laguntza-taldeak eta basozainak, bai eta suteak itzaltzeko Eusko Jaurlaritzaren helikopteroa ere, kostaldeko Ea udalerriko Aldebaster baso-eremuan aritu dira lanean, gaur goizean sortutako sua itzaltzeko.
Suteari buruzko abisua gaur eguerdiko 11:56an jaso dute SOS Deiak zerbitzuaren 112 zenbakian. Hasierako informazioen arabera, sua zegoen Ea udalerriko kostaldeko harkaitzen eta basoberaren artean, eta mendian gora hedatzen hasi da Natxitua auzo alderantz.
Gernikako Ertzain-etxeko patruilak bertara joan dira, Bizkaiko Suhiltzaileen dotazioekin eta basoko laguntza-taldeekin batera. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikariek suteak itzaltzen laguntzeko helikopteroa mobilizatu dute.
Sortutako sutearen helmenaren garrantzia ebaluatu nahian ari zirenean, Ertzaintzako patruilek, herritarren laguntzari esker, sua nola sortu ahal izan den jakin dute, zehazki esan baitiete bi pertsona, gizon bat eta emakume bat, ibilgailu batean iritsi direla bertara kobrezko metala lortzeko garraitu duten kablea erretzeko asmoz. Antza denez, bi pertsona horiek ezin izan dute erreketa kontrolatu, eta basora zabaldu da.
Basozain batek aurkitu du inplikatuetako bat, espainiar nazionalitateko 19 urteko gaztea, eta Ertzaintzak identifikatu du. Gazteak kablea mozteko materialak eta ebidentziak zituen motxila bat zeraman, eta kedar arrastoak zituen.
Jarraian, suteak itzaltzeko taldeek 51 urteko emakumea, espainiar nazionalitatekoa, aurkitu dute, eta lur orotako ibilgailu batean eraman dute Ertzaintzarekin elkartzeko lekura.
Ertzainek aparkaleku batean aurkitu dute bi pertsona horiek ustez erabili duten autoa, eta sutea sortu den lekuaren inguruan egitate horien ikerketaren parte diren beste ebidentzia batzuk ere aurkitu dituzte. Irekitako eginbideetan zuhurtziagabekeriaren ondoriozko ustezko sute-delituak, ingurumenaren aurkako delitu bat eta kablea lapurtzearen delitua jaso dituzte.
Ordu hauetan, hedatutako baliabideek sutearen eremuan lanean jarraitzen dute.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…