Beste hilabete batez, Basquetour Learningek Euskadiko turismo-sektoreko langileentzako trebakuntza-aukerak zabaldu ditu. Apirila iristearekin batera, ikastaro-katalogoak proposamen berriak jaso ditu, sektorearen gaur egungo beharrei erantzuteko pentsatuak. Jarraian zehazten dira hilabete honetan hasiko diren prestakuntzak:
Marketinga eta merkaturatzea
- Revenue Management teknikak eta turismoari aplikatutako marketin digitala
- Turismo-marketin digitalaren joera berriak
Jasangarritasuna
- Mugikortasun Jasangarriaren Legea, erronka garraioan. Ikuspegi sektoriala eta etorkizuneko garraiorako aurreikuspenak
- Helmuga turistiko baten garapen jasangarria bultzatzeko gakoak
Irisgarriatsuna/Inklusioa
- Turismo irisgarria
- Dokumentu digital irisgarriak eta inklusiboak sortzea
Berrikuntza/Teknologia
- Megajoerak begirada kritikoarekin: ezagutu horien esanahia, erabilgarritasuna eta baldintzatzen gaituzten alborapenak
- Ekitaldi birtual berriak: joerak MICE sektorean
- PC3: Komunikazio eraginkorra
Kudeaketa/Gobernantza
- Barne-komunikazioa, ezarpen eraginkorra
- Pertsonen kudeaketa gaur egun
Nola hartu parte? Prestakuntza-saio guztiak online modalitatean edota lantegi praktikoen bidez eskaintzen dira. Egutegi osoa kontsultatu eta izen-ematea egin dezakezu atari honetan: 👉 learning.basquetour.eus