Categorías: albisteak-berriak

Erabileragatiko ordainketa sistemak garraio astunaren trafikoa birbanatzen du Bizkaian eta % 40 murrizten du Barazarretik igarotzen diren kamioien kopurua

Salgaiak errepidez garraiatzeko ibilgailuei aplikatutako Erabileragatiko Ordainketa Sistemak (PPU) Bizkaiko errepide nagusietako trafiko astunaren banaketa eraldatzen lagundu du. Ezarri eta bi urtera 2025eko balantzearen datuek baieztatu egiten dute neurriak eragina izan duela kamioien joan-etorrien birbanaketan eta saturazio handiko eremuetatik eta hiriguneetatik igarotzea murriztu dutela.

Bizkaiko Foru Aldundiak egindako inpaktu-azterlanaren arabera ibilgailu astunen kopuruak % 37,1eko beherakada izan du N-240 errepidean, Urgoiti eta Ubideko saihesbidearen artean, hau da, mila kamioi gutxiago igaro dira Barazarko mendatetik.  Aldaketa honek agerian uzten du erabileragatiko ordainketak zuzenean lagundu duela bide-segurtasuna hobetzen, bai hiriguneetan, bai errepide arruntetan.

Beste korridore batzuek ere jaitsiera nabarmenak izan dituzte. BI-625 errepidean, Buia auzoaren (Bilbo) eta Arabako mugaren artean, trafiko astuna % 25 murriztu da, ia bostehun kamioi gutxiagorekin.  Beste alde batetik, BI-30 errepidean, Gurutzeta eta Erletxeta lotzen dituena Arrontegi eta Txorierritik barrena, % 19ko murrizketa izan da; horrek esan nahi du  alternatiba moduan AP-8a aukeratu dutenak 1.670 ibilgailu baino gehiago izan direla.

Bidea

Tarteak

Astunak 2022

Astunak  2025

Aldea

N-240

Urgoiti – Ubidea

2.554

1.604

% -37

BI-625

Buia – Arabako muga

1.759

1.319

% -25

A-8 y BI-10

Basurtu – Gurutzeta-El Haya

7.416

6.827

% -8

N-636

Durango – Gipuzkoako muga

1.702

1.546

% -9

BI-30

Gurutzeta – Kukularra – Erletxeta

8.805

7.131

% -19

BI-10 errepidean (lehengo A-8), Cadaguako lotunearen eta Gurutzeta lotunearen artean, ere jaitsiera nabarmenak izan dira: kamioien trafikoa % 11,1 jaitsi da egunero, 300 eta 600 ibilgailu astun artean lanegunetan Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidetik (Supersur) zirkulatzea aukeratzen dutenak.  Halaber, 800 ibilgailu astunek BI-10 errepidea erabiltzeari utzi diote Gurutzeta eta Sestao arteko lotunean.

Emaitza hauek sendotu egiten dute lurralde osoko trafiko astunaren banaketa orekatu berria, eta indartu egiten dute bide-sarea kudeatzeko foru-ereduaren eraginkortasuna. Gainera garraio astunaren bolumen handiak jasateko diseinatuta ez dauden bideetatik kamioiak gutxiago ibiltzeak eragin positiboa du gehien kaltetutako udalerrien segurtasunean eta bizi-kalitatean.

PPU sistema Bizkaiko mugikortasun jasangarriko estrategiaren parte da, eta azpiegitura-sarea modernizatzera, emisio kutsatzaileak murriztera eta errepideen mantentze ekitatiboa bermatzera bideratuta dago gehien erabili eta gehien kutsatzen duenak kontserbazioan gehiago lagundu behar izatearen printzipioaren bidez.

Erabileragatiko ordainketa sistemaren bi fase

Erabileragatiko ordainketa salgaien errepideko garraio astunetarako kanon arautua da, sistema aplikatzen den errepide-sarearen baldintza optimoak bermatzea bilatzen duena. 2023ko urtarrilaren 25ean gauzatu zen lehen aplikazio-fasean, N-240 errepidean (Tarragona-Bilbo), Urgoititik Ubideko saihesbideraino, eta BI-625 errepidean, Laudiotik Basauriraino.

2024ko uztailaren 1etik aurrera, kanonaren aplikazioa A-8 (Kantauriko Autobia); BI-10, Basurtutik El Hayaraino; N-636, Beasain–Durango (Kanpazar) eta BI-30 (lehengo N-637) Gurutzeta-Erletxeta (Arrontegi) errepideetara hedatu zen.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

11 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

11 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

11 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

11 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

11 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

11 horas hace