26_0277 Motorzale bat hil da Zarautzen, AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan


26_0277 Motorzale bat hil da Zarautzen, AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan

Motorzale bat hil da Zarautzen, AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan

Servicio de prensa

2026-04-12

54 urteko gizon bat hil da gaur goizean AP-8 autobidean, Zarautz parean, izandako zirkulazio-istripu batean.


Ezbeharra gaur, igandea, goizeko bederatziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Zarautzen, Bilborako noranzkoan, Ap-8tik zihoan motorzale bat erori eta hesi baten aurka talka egin duenean.

Hasiera batean, suhiltzaileak bertaratu dira, baita Osakidetzako anbulantziak eta Ertzaintzaren patruilak ere.

Motozalea, 54 urtekoa eta jatorri europarra duena, anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera, eta bertan hil da, zituen lesioen larritasunagatik.

Ertzaintzak dagokion ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.