Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu du gaur, Animaliak Babesteko Zentroko txakurrak adoptatu eta Ertzaintzaren Txakur Unitateari atxikitzeko.
Hitzarmenaren xedea da beren adinagatik eta/edo ezaugarri etologikoengatik Ertzaintzaren Txakur Unitatean trebatu eta integratu daitezkeen udal jabetzako txakurrak lagatzea eta ondoren adoptatzea. Ertzaintzaren Txakur Unitateak eta Vitoria-Gasteizko Animaliak Babesteko Zentroak txakurrekin egindako lanaren ondorioz sortu da lankidetza-hitzarmen hau.
Txakur Unitateak laguntza ematen die Ertzaintza osatzen duten gainerako unitateei, bai eta Euskadiko udaltzaingoei eta Babes Zibilari ere sor daitezkeen beharrizanetan, baldin eta premia horietan beharrezkoa bada dituen baliabideen lana eta lankidetza. Lan garrantzitsu hori egiteko, hainbat arrazatako txakurrekin lan egiten du, eta horiei esleitzen zaien espezialitateko entrenamendu espezifikoa ematen zaie.
Akordio horren bidez, Armentiako Animaliak Babesteko Zentroaren ardura duen Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza Saileko Osasun Publikoko Zerbitzuak Ertzaintzaren Txakurren Unitateari lagako dizkio animaliak, behar den proba-aldian, gehienez ere 3 hilabeteko epean, Unitatearen zereginetara egokitzen direla egiaztatzeko. Epe hori amaitu ondoren eta animalia txakur-unitatean integratzeko egokitzat jotzen bada, Eusko Jaurlaritzaren izenean identifikatu eta erregistratuko da. Txakurra ez bada egokitzen Txakur Unitatearen beharretara, Armentiako Animaliak Babesteko Zentrora itzuliko da, beste norbaitek adoptatu ahal izateko. Animaliak probaldia egiteko baldintza posibleak betetzen baditu, baina trebatzen berehala hasteko adina ez badu, bi aldeak, Gasteizko Udaleko Osasun Publikoko Zerbitzua eta Ertzaintzaren Txakurren Unitatea, animaliarentzako harrera-etxe bat aurkitzen saiatuko dira, animaliak aldi baterako lagatzeko ohiko erregimenean, txakurrak probak hasteko adin egokia izan arte.
Gobernu Kontseiluak gaur onartutako lankidetza-hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, luza daitekeena, eta ez dakar inolako diru-konpromisorik aldeen artean.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…