Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak 2026 Sariak banatu ditu gaur arratsaldean, lurraldeko oinarrizko kirolak egiten duen lana aitortu duen ekitaldian. Zeremonian Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, eta Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, izan dira.
Iaz Bizkaiko Oinarrizko Kirola babestu duten lurraldeko kirolariek, teknikariek, erakundeek eta ekitaldiek egindako lana aintzatesten duten Bizkaia Kirolak Sarietan guztira 49 hautagaitza jaso dira.
Aurtengo edizioa bizitzaren etapa guztietan kirola sustatzeko apustu egin dutenei eskainitakoa izan da. Hori da Bizkaiak Kirolaren Europako Lurraldearen titulua duen Kirolurren aurtengo kanpainaren ardatza. Hori dela eta Bizkaia Kirolur berariazko saria ere sortu da, Gorbeia Zuzien kirol-lasterketak irabazi duena.
Ekitaldi honek, era berean, garrantzi berezia eskaini die arbitratzen diharduten pertsonei. Horrela Bizkaiko Foru Aldundiak denboraldi honetan eskola-kirolean abian jarri duen Errespetua kanpaina azpimarratu nahi izan da, harmailak teknikariekiko eta kirolean jarduten duten gainerako pertsonekiko sentsibilizatzea helburu duena. Arbitroen ordezkaritza batek joko-zelaitik kanpo ere kiroltasuna eskatzen duen manifestu bat irakurri zuen.
Bere hitzaldian, Etxanobek bat egin zuen kirol arloan harmailei errespetua sustatzeko foru erakundeak abian jarri duen Errespetua kanpainarekin, eta aukera aprobetxatu zuen eskerrak emateko kirol epaileei euren lana balioesteko. Esan zuenez “norbaitek kirolean elkarbizitza kaltetzen duenean, ez da nahikoa beste aldera begiratzea: babestu egin behar da.Denek tokia izango duten kirola nahi dugu. Eta horrek errespetua eskatzen du.”
Aurten, berriz ere, gala honek Bizkaian Oinarrizko Kirolaren esparruan jarduera fisikoa eta kirola bultzatu eta sustatzeagatik nabarmendu diren pertsonak eta erakundeak aintzatesteko balio izan du. Ekitaldia kirol kazetaritzako bi profesional historikok zuzendu dute: Pedro Mari Goikoetxeak eta Paloma del Riok.
Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, 2026ko Bizkaia Kirolak Sarien ohorezko saria eman dio Pedro Galarzari, bere ibilbide luzeagatik eta Bizkaiko kirolari egindako ekarpen baliotsuagatik, besteak beste Lurraldean trail lehiaketak antolatu zituen lehena izateagatik. Bestalde, hamar sari banatu dira hainbat kategoriatan, honela banatu direnak:
Izar Gaztea Saria, 2010. urtea baino lehen jaiotako eta kategoria absolututik beherakoetan lehiatzen diren eta Bizkaiko klub baten bidez federatuta dauden kirolarientzat; saria JANIRE MARINA ABRALDESentzat izan zen (eskubaloia).
Argizagi Saria, Bizkaiko klub baten bidez maila absolutuan lehiatzen diren kirolari federatuentzat; saria PAULA MARKINA GARCIArentzat izan zen (hockeya).
Iparrizar Saria, Bizkaiko klub baten bidez absolutuaren ondorengo mailetan lehiatzen diren kirolari federatuentzat. Sari hau JUAN CARLOS FONTALBA ORIHUELARENTZAT izan zen.
Ostadarra Saria, Bizkaiko klubetako talde federatuei zuzendua. Irabazlea CB KUKULLAGA izan zen.
Era berean kirol-ibilbidea aintzatesteko sariak banatu dira, besteak beste:
Leialtasun Saria, Bizkaiko kirol-erakundeetan zuzendaritza-postuetan dauden edo egon diren Bizkaiko pertsonei zuzenduta dagoena. Saria eta ARANTZA LAZURTEGI MATEOSek jaso zuen.
Zuzentasun Saria, Bizkaiko federazio baten bidez izapidetutako lizentzia duten Bizkaiko epaileei zuzendua; saria JOSE MARIA MARKAIDA EGUSKIZAk jaso zuen.
Lidergotasun Saria, Bizkaiko federazio baten bitartez izapidetutako lizentzia duten entrenatzaileei zuzendua; saria JOSEBA RODRIGUEZ GARCIAk jaso zuen.
Kidetasun Saria, bere jarduera Bizkaiko kirolaren esparruan garatzen duten Bizkaiko kirol erakundeei zuzendua. Sari hau CLUB DE BOLOS SANTA ANA klubarentzat izan zen.
Bizkaia Kirolur saria, Kirolaren Europako Lurraldeko aurtengo sari berezia, GORBEIA ZUZIEN probarentzat izan zen.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…