Categorías: albisteak-berriak

Euskara ikasteko laguntzak Bilbon

Bilboko Udalak bihar irekiko du euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea (apirilaren 14an maiatzaren 5era arte). Dirulaguntza horiek herritar guztientzat irekita daude eta 700.000 euroko poltsa prestatu da.

Baldintza hauek betetzen dituztenek eskatu ahal izango dute laguntza: erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia izatea eta erakunde publikoekin zorrik ez izateaDiru-poltsa agortu arte emango dira dirulaguntzak.Horrela, baldintza horiek betetzen dituzten bilbotar guztiek aukera izango dute dirulaguntza bat eskatzeko, Bilboko zein Bilbotik kanpoko homologatutako edozein euskaltegitan euskara-ikastaroren bat egin izanagatik. Diru-poltsako 700.000 euroak eskatzaile guztien artean banatuko dira, eskatzaile bakoitzari ahalik eta laguntzarik handiena emanda.

Deialdiari buruzko informazioa udalaren webgunean kontsulta daiteke (bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/es/diru-laguntzak/), eta eskaerak bi modutan aurkez daitezke: udalaren web-orriaren bidez (www.bilbao.eus) edo erregistroan, herritarren arretarako bulegoetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

7 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

10 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

10 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

10 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

10 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

10 horas hace