Categorías: albisteak-berriak

Kirol egokitua garatzeko eta kirolean inklusioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu da eta 60.000 euroko zuzkidura du.

Arabako Foru Aldundiak kirol egokitua garatzeko eta kirolean inklusioa sustatzeko 2026rako dirulaguntzen deialdia argitaratu du Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) eta 60.000 eurorekin zuzkitu du. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Deialdiaren helburua da lurraldeko klubei, kirol federazioei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei ekonomikoki laguntzea, baldin eta kirol egokitura bideratutako programak eta jarduerak egiten badituzte edota kirolaren bidezko inklusioa sustatzen.

Laguntzek 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean garatzen diren ekimenak finantzatuko dituzte.

Dirulaguntza horien helburua da kirola egiteko aukera izatea eta gizarteratzea erraztea honakoen artean: desgaitasuna duten pertsonek eta zaurgarritasun edo bazterketa egoeran dauden kolektiboak, hala nola, bazterketa sozioekonomikoko egoeran daudenak, etorkinak, errefuxiatuak, gutxiengo etnikoetako kideak edo bazterketa arriskuan dauden kolektiboak.

Kirola funtsezko tresna da gizarte kohesioa, kulturen arteko elkarrizketa eta aukera berdintasuna lortzeko.

Esaterako, hauek bezalako programa eta jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa:
•    Kirol jarduera fisikoak eta lehiaketak (federatuak zein federatu gabeak, zenbait salbuespenekin).
•    Sentsibilizaziorako ekintzak, jardunaldiak, hitzaldiak edo informazio kanpainak.
•    Parte hartzaile berriak erakartzeko ekimenak.
•    Kirol egokituari edo inklusiboari lotutako hezkuntza programak.
•    Laguntza espezifikoen bidez desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea errazten duten proiektuak.

Teknikarien gastuak, joan-etorriak, kirol materiala, aseguruak edo jarduerak garatzeko beharrezkoak diren antolaketa kostuak ere onartzen dira.

Ondoko hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek:
•    Arabako kirol klub, elkarte eta federazioek.
•    Indarrean dagoen eskola kirolaren kanpainan inskribatutako irabazteko xederik gabeko entitateek.

Erakunde bakoitzak bi eskabide aurkeztu ahal izango ditu gehienez, kirol egokituko proiektuak eta inklusio proiektuak bereizita.

Dirulaguntzak norgehiagoka araubidearen bidez emango dira, puntuen araberako balorazio sisteman oinarrituta. Sistema horrek, besteak beste, proiektuaren aurrekontua, lurralde mailako ezarpena eta erakundeek berdintasunarekin, euskararekin eta inklusioarekin duten konpromisoa hartuko ditu kontuan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

7 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

10 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

10 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

10 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

10 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

10 horas hace