Categorías: albisteak-berriak

2026 Lutxanako jaiak, apirilak 17-26. Lutxana auzoko ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradorea jartzea.

Alkatetza-lehendakaritzak, 2026/02/25ko 2026/001574 zenbakiko dekretuak ezarritakoaren arabera, honako hau adierazten da: Lutxana auzoko ostalaritza-establezimenduei baimena ematen zaie, salbuespen modura eta auzoko jaiek dirauten bitartean soilik apirilak 17-26, kalean lokalari erantsitako barra-mostradore bat jartzeko, produktuak eskaini eta zerbitzatzeko. Baimen hori ostalaritzako lizentzia edo gaikuntza-titulua indarrean duten eta jarduera aldi baterako etetenik (jarduera geldiarazteko eta/edo kokala ixteko agindua) ez duten establezimenduek soilik izango dute.

Barra-mostradorea jartzeko arauak

2026/001574 Dekretua

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) debekatzen du, oro har, hirugarren sektoreko erabileretarako lokalek izatea bezeroak artatzeko bide publikoari loturiko mostradorerik, salmenta-eremurik edo -gunerik (5.03.19 artikulua). Hala ere, zenbait unetan edo egoeratan, establezimendutik hurbilen dagoen jabari publikoaren eremura zabal liteke haren jarduera (kioskoez, kaleko saltokiez edo antzekoez gain). Adibidez, zenbait garai edo egoera jakinetan saltokiak jartzen dira, hala nola, merkealdietarako baimendutakoak, (Salmenta Ibiltariaren Ordenantzari jarraiki), ostalaritza-establezimenduen terrazak eta mahaitxoak (Terraza eta Mahaitxoei buruzko Ordenantza), edo gutxienez 3 metroko zabalera duten espaloietan jartzen diren salmenta-makina edo jolaserako instalazioak (Trafikoari buruzko Ordenantzaren 73. artikulua).

Bestalde, establezimendutik kanpoko ostalaritza-jarduerari dagokionez, Alkoholaren Kontsumoari buruzko Ordenantzak aukera ematen du jaietan kalean kontsumitzeko, baita ostalaritza-lokalekoak ez diren instalazioen bidez ere. (9. Eta 10. Artikuluak)

Aipatu arauei jarraik, oso kasu konkretu  eta espezifikotan (udal jaietan, besteak beste) baimentzerik legoke ostalaritza-instalazio txikiak (barra-mostradoreak); betiere, jarduera horretarako lizentzia duten ostalaritza-lokalei lotuta.

Neurri hori ulertu behar da jai-eremua dinamizatzeko eta udalerriko lokaletako jarduera ekonomikoaren aldeko lagungarri gisa; edonola ere, bide publikoa okupatzeko baimena eta horretarako beharrezkoak diren zenbait baldintza bete behar dira.

Azaldutakoari jarraiki, badago baimentzerik Lutxana auzoko ostalaritza-establezimenduei lotutako barra-mostradorea bide publikoan jartzea, produktuak zerbitzatzeko eta saltzeko. Baimen hori gaikuntza-titulua indarrean duten eta jarduera aldi baterako etetenik (jarduera geldiarazteko eta/edo lokala ixteko agindua) ez duten auzoko ostalaritza-establezimenduek izango dute, salbuespen gisa, auzoko jaiak ospatzen diren bitartean.

Aipatu baimenaz baliatzeko, eta barra-mostradorea jartzeko, interesa duten establezimenduek araudi higieniko-sanitarioa, terrazen ordutegiei buruzko araua eta aplikagarriak diren bestelako arauak bete beharko dituzte; baita Udal Zerbitzu Sailak adieraziko dituen eskakizunak eta baldintzak ere.

Baimen horretaz baliatzen diren Lutxana auzoko ostalaritza-establezimenduek erantzun egingo dute instalazio horiek eragin dezaketen zikinkeriagatik; baita baimendutako erabilerek bide publikoan erangindako edozein kalterengatik ere. Gainera, establezimenduek une oro mantendu behar dute garbi okupatutako eremua.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

5 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

8 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

8 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

8 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

8 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

8 horas hace