Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak parte hartu du gaur Gasteizen, Inklusio Zerbitzuen Erabiltzaileen III. Topaketan. Elkarrizketarako eta entzute aktiborako gunea da, politika publiko parte hartzaileagoak, eraginkorragoak eta pertsonak ardatz dituztenak bultzatzen dituena.
Enpleguaren, gizarte zerbitzuen, osasunaren eta etxebizitzaren arloetako erabiltzaileak, profesionalak eta erakundeak bildu dituen topaketa horretan, Torresek azpimarratu du garrantzitsua dela benetako partaidetza guneak sortzea, sistema zuzeneko esperientziatik hobetzea ahalbidetuko dutenak. “Elkar entzutea da garrantzitsuena elkar hobeto ulertzeko, eta, gainera, hitz egitea, hobetzen saiatzeko»; izan ere, inklusiorako politika publikoak “pertsonekin eraikitzen dira, ez soilik pertsonentzat».
Torresek defendatu duenez, “inklusio zerbitzuetan dabiltzanei entzuteak aukera ematen du eraldatzeko eta sistema eskuragarriagoa eta duinagoa egiteko”, eta aldarrikatu du eragile guztien arteko “lan koordinatua, inklusioa eraginkorragoa izan dadin”.
Iazko maiatzean hasitako partaidetza prozesuaren baitan kokatzen da ekimen hori, eta inklusio zerbitzuen funtzionamendua ebaluatzeko zuzeneko inplikazioa izan dute erabiltzaileek. “Gaur beste urrats bat eman dugu bide horretan”, adierazi du Lehendakariordeak, eta berretsi du horrelako espazioak ez direla “erakundeen agendako beste ekintza bat, baizik eta etengabeko ikaskuntzarako espazioak”, inklusio politika publikoak “hobetzen” saiatzeko.
Ildo horretan, topaketaren helburu komunak identifikatu ditu Lehendakariordeak; hala nola, profesionalek erabiltzaileen iritzia zuzenean ezagutzea, azalpen eta testuinguru gune bat sortzea eta hobetzeko proposamen zehatzak jasotzea. “Lan eremuaz ari garenean, proposamen guneez, gogoetez eta, batez ere, hobetzen saiatzeaz ari gara. Eta, alde horretatik, nahi dugu da zerbitzuek hobeto funtzionatzea. Zintzotasunez eta, bereziki, benetako borondatearekin egitea”, baieztatu du Torresek.
Erantzunkidetasuna eta parte hartzea
Mikel Torresek zuzentzen duen sailak zuzeneko entzuteko bide gisa sendotu duen formatuko hirugarrena da gaurko topaketa. Diru sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko Legea egiten ari zirela egin zen lehenengoa, eta bigarrena enplegurako pizgarrien dekretuaren ebaluazioaren esparruan.
Espazio horrek, hartara, indartu egiten du instituzioek erantzukidetasunean, parte hartzean eta aniztasunaren aitortzan oinarritutako inklusioarekin duten konpromisoa, eredu hurbilagoa, inklusiboagoa eta eraginkorragoa sendotuz. “Pertsona da gure politika guztien erdigunea. Eta hori ezin da soilik adierazpen bat izan, honelako espazioetan eta erabaki zehatzetan islatu behar da”, ondorioztatu du.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…