Esleitutako kontratu berriari esker, Easo Garbia ABEEk 40 ibilgailu berri izango ditu
Donostiako Udalak argi berdea eman dio bideak garbitzeko kontratu berriari. Kontratu horrek jauzi kualitatiboa ekarriko du espazio publikoaren kudeaketan, baliabide gehiago, teknologia aurreratua eta iraunkortasun-irizpideak ezarrita. Zerbitzu-kontratua Easo Garbia ABEEri (FCC Medio Ambiente eta Zerbitzu Elkartea) esleitu zaio, eta 10 urteko iraupena izango du. Aurrekontua 15 milioi eurokoa da, urtean.
Lantalde berria 214 langilek osatuko dute. Igandeetan eta jaiegunetan %20 gehiago izango dira, berriz, turismoak markatutako denboretara eta hiriko kultura eta kirol agenda bizira egokitu ahal izateko. Horrela, bada, urtean 300.000 garbiketa-ordu egingo dira, eta zerbitzua auzo eta ordu-tarte bakoitzaren behar espezifikoetara egokituko da, herritarrei eragozpenik ez sortzeko eta emaitzak optimizatzeko.
Kontratu berriaren aurkezpenean, Jon Insausti Donostiako alkateak azpimarratu du «xehetasunen garrantzia gure hiria zaintzeko eta donostiarren behar zehatzei erantzuteko orduan, adibidez, garbitasunaren gaian. Herritarrei ere entzun diegu atal honetan, eta, adibidez, apirilaren 1ean, fatxadak garbitzeko aparteko bi ekipo jarri dira hiri osoko horma eta paretetan grafitien garbiketa intentsiboa egiteko. Talde horiek goizez eta arratsaldez jardungo dute, eta urte osoan zehar mantenduko dira. Berritasun horrek agerian uzten du lehentasuna dutela kaleko xehetasunak zaintzeak eta auzo bakoitzeko bizilagunen eskaerak entzuteak «.
Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu duenez, hiriak «herrialdeko bide-garbiketako sistemarik onenetako bat du». Pozik agertu da arlo horretan ezarritako aurrerapen teknologikoak direla-eta, «horrek, zalantzarik gabe, Donostiako herritarren mesederako izango baita«.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…