Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die gaur Lehendakaritzan Milano-Cortinako Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten euskal kirolariei.

Lucas Eguibar eta Álvaro Romero snowboardlariak eta Arrieta Rodríguez eskiatzailea harreran izan dira gaur, Jokoen ostean Munduko Kopekin, Europako Kopekin eta FIS lasterketekin luzatu den kirol-denboraldia amaitu eta gero. Higinio Rivero iraupen-eskiatzaile eta biatleta paralinpikoa ezin izan da harrerara joan; izan ere, neguko Jokoetan lehiatu eta berehala, datorren udako zikloan hasi da lanean,  Los Angeles 2028ko hitzorduan parakanoen parte hartzeko asmoa baitu.

Imanol Pradalesek, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin, Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarekin eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailearekin batera, Eguibar, Romero eta Rodríguez zoriondu ditu Milano-Cortinan parte hartzeagatik, eta, gainera, haien esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du, argazki ofizialaren ondoren egindako topaketa pribatu batean.

Gaur Lehendakaritzara bertaratutako hiru kirolarien lehiak estatuko parte-hartze osoaren % 15 suposatu zuen Jokoetan, eta elur-kirolen kasuan, berriz, % 33. Aurreko neguko Jokoen parte-hartzearekin alderatuta (Beijing 2022), Euskadik pertsona bat gehiago izan du oraingoan, eta, gainera, emakume bat izan da.

Lucas Eguibarrentzat, Milan-Cortina d ‘Ampezzokoak bere laugarren Jokoak izan dira, Sotxi 2014, Pyeongchang 2018 eta Beijing 2022koetan lehiatu, eta Errusian eta Txinan bi diploma eskuratu eta gero. Otsaileko hitzordu italiarrean bederatzigarren postuan amaitu zuen. Gogoratu behar da, gainera, rider donostiarra Munduko txapeldun izan zela 2021ean, Munduko txapeldunorde 2017an eta Kristalezko Globoaren irabazle 2015ean, Munduko Kopako sailkapen nagusian.

Alvaro Romero eta Arrieta Rodriguezentzat, berriz, Italiako Jokoek lehiaketa olinpiko absolutuan debuta suposatu dute.

Donostiako snowboarderrak 23. postuan bukatu zuen Milanon. Aurretik Alvarok brontzezko domina lortu zuen 2000. urtean Lausanan jokatutako Gazteriaren Jokoetan. 2021eko urtarrilean lortu zuen lehen garaipena maila absolutuko FIS lasterketa batean, eta Munduko Kopan egin zuen debuta, Reitalmeko (Austria) hitzorduan. 2023an bere lehen podiuma lortu zuen Munduko Kopan eta urrea  Passo San Pellegrinon jokatutako junior mailako Munduko Txapelketan.

Bestalde, Arrieta Rodriguezek, eski alpinoan emakumezkoen erreferentea estatu mailan, 33. postuan bukatu zuen eski alpinoko eslalomeko proba Milano-Cortinako Jokoetan. 23 urterekin aurrerapen handia izan du 2025/2026 denboraldian, FIS proba askotan parte hartu baitu eta Europan garaipenak eskuratu baititu. 2023tik Europako Kopan ere lehiatzen da. Ainhoa Ybarrak Calgaryn (88), Albertvillen (92), Lillehamerren (94) eta Naganon (98) jokatu zuenetik Jokoetan lehiatu den lehen emakume euskalduna da. Donostiarraren lehiaketak, beraz, euskal emakume baten parte-hartzea ekarri du neguko Jokoetan, 28 urte geroago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

3 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

6 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

6 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

6 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

6 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

6 horas hace