Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak lan inklusioarekin duen “benetako konpromiso eraginkorra” berretsi du ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean, eta gogorarazi du enplegu publikoaren eskaintzetan desgaitasuna duten pertsonentzako kupo bat gordetzen dela, legezko gutxienekoa gainditzen duena. “Legean aurreikusita dago salbuespena, baina inklusioak arau izan behar du. Aurrera egiten jarraitu behar dugu, betetze formal hutsa gaindituz eta desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan modu iraunkorrean txertatuz”, azpimarratu du.
Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Lege Orokorraren Errege Dekretua betetzeari dagokionez sozietate publikoek salbuespen adierazpenak erabiltzeari buruz egindako hitzartzean, Torresek gogorarazi du “Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak zorroztasun juridikoz jokatzen duela, eskaera bakoitza ezarritako baldintzekin bat datorrela bermatuz, eta, hala dagokionean, legeak eskatzen dituen neurri alternatiboak osatuz”.
“Indarrean dagoen araudiaren arabera erantzuten zaie beti Lanbidek jasotzen dituen salbuespen adierazpenerako eskaerei. Eta, kasu horietan, Eusko Jaurlaritzak beti erantzun du Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien inklusioari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 42. artikuluak ezartzen duen legezko agindua betez”, defendatu du Lehendakariordeak.
Ildo horretan, ziurtatu du legea betetzea “nahikoa ez” dela: “Aldaketaren buru izan behar dugu”. Eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak “gizarte osoarentzat abangoardia eta erreferentea” izan behar duela. Torresek azaldu du ez direla “erabaki arbitrarioak edo diskrezionalak, baizik eta espresuki salbuespen kasuak aurreikusten dituen arau esparru baten aplikazioa.
Eta azpimarratu egin du, Lanbideren bitartez, Eusko Jaurlaritzak betetzen duen zeregin aktiboa, sektore pribatuari zuzendutako politika aktibo argiak oinarri dituena: kontrataziorako laguntzak, lanpostuak egokitzeko finantzaketa eta lan inklusiorako lehen hilabeteetan neurri osagarriak. Nabarmendu du, halaber, sektore publikoak ezin duela pizgarririk izan eta ez duela pizgarrien mende egon behar bere betebeharra betetzeko. “Sektore publikoa ezin da mugatu legea formalki betetzera; aitzitik, bere barne mekanismoak garatu behar ditu desgaitasuna duten pertsonen laneratzean aurrera egiteko”, defendatu du.
Gizarte inklusiboagoa
Mikel Torres Lehendakariordeak adierazi du “oso bestelakoak” direla lege esparrua zorrotz betetzea eta adierazpen horiei behin eta berriz egindako errekurtsoaren balorazio politiko eta soziala. “Arauaren helburua da gizarte inklusiboago baterantz aurrera egitea, desgaitasuna duten pertsonek lan merkatuan berdintasun baldintzetan bete-betean parte har dezaten. Eta alde horretatik, aitortu behar dugu salbuespenezkoa izatea ezin dela ohiko bihurtu”, adierazi du.
Era berean, Lehendakariordeak azpimarratu du beharrezkoa dela sentsibilizazio, laguntza eta eraldaketa lana areagotzea, enpresek —publikoek ere bai— eraginkortasunez txerta ditzaten desgaitasuna duten pertsonak, berdintasun baldintzetan. “Kontua ez da soilik ehuneko bat betetzea. Kontua da kultura bat aldatzea. Kontua da ulertzea plantilletako aniztasuna ez dela zama bat, balioa baizik”, gaineratu du.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…
Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…
La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…
El primer encuentro tendrá lugar el 25 de abril, de 11:00 a 14:00 horas; los…
La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…
La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…