26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la detención y posterior traslado de un detenido a un centro hospitalario


26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la detención y posterior traslado de un detenido a un centro hospitalario

Ertzaintzak barne ikerketa bat hasi du pertsona baten atxiloketa eta ondoren ospitalera eramateari buruzko inguruabarrak argitzeko

Prentsa zerbitzua

2026-04-21


Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Elgoibarren, joan den igandean Donostian genero-indarkeriaren esparruan izandako sexu-eraso baten egilea delakoan.

Atzo, biktimak, 32 urteko espainiar nazionalitateko emakume batek, gertatutakoa salatu zuen Donostiako ertzain-etxean, eta patruila batek ustezko egilea atxilotu du goizaldean, Elgoibarren. Atxilotua, 29 urtekoa eta jatorri magrebtarrekoa, ertzain-etxera eraman dute. Poliziaren zaintzapean zegoen pertsona horrek bere osasun-egoeraren alterazio bat izan du eta ospitalera eraman behar izan dute.

Gertakariak ertzain-etxe baten gertatu direnez, Barne Arazoetarako Buruzagitzak ikerketa bat hasi du. Halaber, Segurtasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari helarazi dio gaia, eta Segurtasuneko Sailburuak agerraldi bat eskatu du Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean.