26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas de Bizkaia.
Ertzaintza arrakastaz garatzen ari da Bizkaiko ermitetako kanpaiak lapurtzearen aurkako prebentzio-plana.
Prentsa zerbitzua
2026-04-27
Ertzaintzak Bizkaiko ermitetako kanpaiak ez lapurtzeko prebentzio-plana jarri du martxan, Bilboko Elizbarrutiarekin lankidetzan.
Ekimena batez ere Durangaldeko eta Lea-Artibaiko ermitetan izandako lapurreten salaketen ondoren sortu zen.
Isolatutako eraikinak direnez, zaintzarik ez dutenez eta ondare- eta kultura-balio handiko landa-eremuetan kokatuta daudenez, berariazko kontrol-dispositibo bat jarri zen martxan.
Elizbarrutiak lurraldeko ermita guztien lokalizazioa eman zuen, eta Ertzaintzaren landa-patruilek horien zaintza indartu zuten, horiek mantentzeko ardura duten pertsonen laguntzarekin.
Plana abian jarri zenetik, ez da beste lapurretarik izan.
