26_0322 Durangon atxilotu dute gizon bati labana batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri batekin zauritu du gizon bat, bertako etxebizitza batean eztabaida izan ondoren.

Atzo, igandea, arratsaldeko zortziak eta laurden aldera, Durangoko etxebizitza batera polizia agertzeko eskatu zuten, borroka bat izan baitzen. Bertaratu ziren polizia-dotazioek buruan eta besoetan zituen zaurietatik odola dariola zegoen magrebtar jatorriko 33 urteko gizon bat aurkitu zuten eraikineko atarian. Agenteei azaldu zienez, liskarra izan zuen beste gizon batekin eraikineko etxebizitza batean eta labana batekin zauritu zuen.

Agenteek berehala eskatu zuten osasun-zerbitzuen laguntza, gizonak lesio larriak baitzituen. Hasiera batean, zaurituak ez zuen ospitalera joan nahi izan, baina, azkenean Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

Ustezko erasotzailea, latinoamerikar jatorriko 23 urteko gaztea, handik minutu batzuetara jaitsi zen atarira erasoa gertatu zen etxebizitzatik, eta lesio-delitua leporatuta atxilotu zuten.

Atxilotua dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan jarriko dute epailearen eskuetan.