Categorías: albisteak-berriak

Euskadi euskal ardoa sustatzen ari da Mexikon, merkataritza-misio baten bidez, merkatu estrategiko batean duen presentzia indartzeko asmoz

  • Euskal 23 upategi agenda trinko batean parte hartzen ari dira Mexiko Hirian eta Cancunen, negozio-aukera berriak irekitzeko eta nazioarteko posizionamendua sendotzeko.
  • “Mexikora gure ardoak ez ezik, produktua ulertzeko modu bat ere eramaten dugu: kalitatea, euskal nortasuna eta Euskadin sortzen den balio erantsia”, azpimarratu du Amaia Barredok

Eusko Jaurlaritza, Euskadiko 23 upategiekin batera, Mexikon dabil merkataritza-misio batean, euskal edarien nazioartekotzea indartzeko eta Latinoamerikako merkatu dinamiko eta estrategikoenetako batean duen presentzia sendotzeko helburuarekin.

Misioa apirilaren 20tik 24ra bitartean da, Mexiko Hirian eta Cancunen, eta ekintza instituzionalak, enpresa-topaketak eta sustapen-jarduerak uztartzen ditu, inportatzaile, banatzaile, preskriptore eta hedabide espezializatuei zuzenduta. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren estrategia iraunkorraren barruan kokatzen den ekintza da, atzerrian merkatu berriak irekitzeko eta Euskadiko elikagaien produktuak balio handiko nazioarteko zirkuituetan kokatzeko.

Lehen egunetan, Mexiko Hirian, upategiek tokiko merkatuari buruzko lan-saioetan parte hartzen dute, banaketa-kanal espezializatuetara bisitak egiten dituzte eta ardogintzaren sektoreko erreferenteekin elkartzen dira, dastaketak eta bilerak barne. Gainera, showroomak eta masterclassak antolatu dira inportatzaile eta profesionalentzat, bereziki herrialdean oraindik banaketarik ez duten upategiei arreta jarriz.

Agenda Cancunen egingo diren ekintza espezifikoekin osatzen da; herrialdeko turismo eta gastronomia-gune nagusietako bat izanik, bertan merkataritza-topaketa berriak, dastaketak eta maridaje-bazkariak egiten dira, Riviera Mayako hotel-sektoreko eragile nagusiekin batera.

“Misio honek estrategia argi bati erantzuten dio: merkatuak irekitzea, gure upategientzat benetako aukerak sortzea eta Euskadi bikaintasuneko ekoizpen-lurralde gisa nazioartean duen presentzia indartzea”, azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak.

Barredok sektorearen balio bereizgarria ere nabarmendu du: “Euskal edariek munduan lehiatzen dute benetakotasunetik, nortasun propiotik eta kalitatearen zein Euskadiko errotze sendoaren aldeko eredutik. Hori da gure indargunea eta, aldi berean, gure aurkezpen-gutuna nazioarteko merkatuetan, hala nola Mexikon”.

Eusko Jaurlaritza etengabe bultzatzen ari da mota honetako merkataritza-misioak lehentasunezko merkatuetan, sektorea nazioartekotze-prozesuan lagunduz eta inportatzaile zein preskriptoreekin harreman zuzena erraztuz. Ekintza hauek politika zabalago baten parte dira, euskal elikagaien sektorearen lehiakortasuna indartzera, jatorrian balio erantsia sortzera eta Euskadi elikadura-kalitatearen nazioarteko erreferente gisa sendotzera bideratua.

Mexikon egindako misio berri honekin, Euskadik beste urrats bat ematen du kanpo-proiekzioaren estrategian, merkataritza-aliantzak sendotuz eta bere edariak hazkunde-potentzial handiko merkatuetan kokatuz, aldi berean produktua, lurraldea eta nortasuna lotzen dituen harremana indartuz.

Mexikoko misio komertzialan parte hartzen ari diren 23 upategien hauek dira:

ARABAKO ERRIOXA

Bodegas Ostatu

Bodegas Muro

Bodegas Loli Casado

Bodegas Amador Garcia

Bodegas Tierra

Viñedos y Bodegas de la Marqueesa

Bodegas Remirez de Ganuza

Bodegas Fos

Bodegas Ondalan

Bideona

Bodegas Casa Primicia

Muriel Wines

Bodegas Cosme Palacio

TXAKOLINA

Hika Bodega (Getariako Txakolina)

Bodega K5 (Getariako Txakolina)

Talai Berri Txakolina (Getariako Txakolina)

Txakoli Gaintza (Getariako Txakolina)

Bodega Virgen de Lorea (Bizkaiko Txakolina)

Talleri Berria Upategia (Bizkaiko Txakolina)

Bodega Gorka Izagirre (Bizkaiko Txakolina)

EUSKAL SAGARDOA

Petritegi sagardotegia

DESTILATUAK

Txurrut Vermut

Destilarías Acha

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0322 Durangon atxilotu dute gizon bati labana batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…

2 horas hace

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas de Bizkaia.

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…

2 horas hace

Las estaciones del TAV en Donostia e Irun estarán finalizadas antes del próximo mes de agosto

El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…

2 horas hace

Arrasate, Pasaia y Zestoa, declarados oficialmente zonas tensionadas para limitar el precio del alquiler

El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…

2 horas hace

Un joven se enfrenta a 10 años de cárcel acusado de intentar asesinar a un hombre en Errenteria y amenazarle en el hospital

La Audiencia de Gipuzkoa acoge entre mañana y el miércoles el juicio contra un joven…

2 horas hace