26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak
Servicio de prensa
2026-04-28
Ertzaintzak izapideak ireki ditu gaur, asteartea, goizaldean Irungo auzo bateko txabola baten ondoan hilda agertu den gizon baten heriotza argitzeko. Lehenengo ikerketen arabera, suzko arma batek eragindako lesioen ondorioz hil da.
Gaur, asteartea, 03:30ean, pertsona batek Ertzaintzari jakinarazi dio gizon baten gorpua agertu dela Irungo Belaskoenea auzoko txabola batzuen ondoan. Ertzaintza eta Osakidetza bertaratu dira, eta 34 urteko Magrebeko gizon baten heriotza baino ezin izan dute egiaztatu. Ustez, suzko arma batekin egindako zauri bat zuen.
Ertzaintzak ikerketa hasi du heriotzaren nondik norakoak argitzeko. Agintaritza judizialari aurkikuntzaren berri eman ondoren, hildakoaren gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.
26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira Gizon bat atxilotu…
Hiriko leku berri hau Javier Zubiria arkitekto donostiarrak proiektatu du eta inguruko agenteekin lanean ari…
Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango da Cristina Enea parkean Lehen aldiz, Donostian ospatuko da Zuhaitzak…
Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) -Laneko Segurtasun…
La justicia vasca ha confirmado la pena de dos años de cárcel y tres de…
Osakidetza continúa consolidando su red de atención especializada con la obtención de la certificación de…