Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat otsailaren 14an gertatu zen eta bigarrena atzo gaueko lehenengo orduan. Bi kasuetan, lapurrek piper-gasa bota zieten biktimei.
Joan den otsailaren 14an, gauerdian, Astronomoen parkean oinez zihoan 53 urteko gizon espainiar bati ezezagun bat hurbildu zitzaion atzetik, eta eskuan zeraman telefono mugikorra kentzen saiatu zen aurpegira piper-gasa botatzen zion aldi berean. Bi pertsonak elkarren aurka indarka hasi ziren, eta biktimak kolpe ugari jaso zituen aurpegian, batzuk esprai potearekin emanda.
Jarraian, erasotzaileak ihes egin zuen, telefonoaren jabea, laguntza eske oihuka, atzetik zuela. Egoera horren aurrean, lapurrak lurrera bota zuen lapurtutako telefonoa, biktimak atzetik segika jarraitu ez zezan.
Handik pixka batera, Ertzaintzaren patruilak iritsi ziren eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu zuten biktima artatzeko, eta, azkenean, Txagorritxu ospitalera eraman zuten.
Gasteizko Ertzain-etxetik ikerketa hasi zuten eta, jasotako ebidentziei esker, indarkeriaz egindako lapurreta-saiakera horren egilea, magrebtar jatorriko 31 urteko gizona, identifikatzea lortu zuten, eta, atzo, asteazkena, arratsaldean atxilotu zuten.
Atxilotuak aurrekari ugari ditu ondarearen aurkako delituengatik, eta gaur goizean jarri dute epailearen eskuetan.
Gazte bat bi pertsonari lapurreta egiten saiatu zen Txagorritxu auzoan
Bart gaueko hamarrak aldera, Ertzaintzaren hainbat dotazio Txile kalera joan dira, hainbat pertsona borrokan ari zirela esanez abisua jaso ondoren. Iritsi direnean, gazte bat ikusi dute lurrean beste bat atxikitzen. Gazteak agenteei azaldu dienez, atxikita zuen gaztea saiatu da berari, latinoamerikar jatorriko 26 urtekoari, eta bere 40 urteko bikotekideari, hura ere latinoamerikarra, telefono mugikor bat eta patinete elektriko bat lapurtzen, eta piper-gasa ere bota die.
Ertzainek susmagarria, magrebtar jatorriko 23 urteko gaztea, atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta.
Ondarearen aurkako delituengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua epailearen eskuetan jarriko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…
La Ertzaintza procedió ayer tarde a la detención de un hombre de origen magrebí y…