Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
Natxo Leuzaren Black Waterrek (Espainia, 2025) jaso du Amnesty International Saria Film Luze Onenari. 2010etik, AIk izendatutako epaimahai batek ematen du sari hau. Epaimahaia Diego Soto gidoilariak, Nuria Casal ekoizleak eta Nacho Gay, Oriol Porta eta Joxe Belmonte Amnistia Internazionaleko giza eskubideen aldeko ekintzaileek osatu dute.
Christophe Deramen La Barrière (Frantzia, 2025) eta Oliver Wrighten La Première Marche (Frantzia, 2025) filmek Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari irabazi du, ex aequo, 3.000 €-rekin hornitua (1.500 €bakoitzarentzat ), eta Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren Ultramarino (2025) filmak, berriz, EITB Saria Euskal Film Labur Onenari (1.000 €).
Gaur arratsaldean, 20:00etan, itxiera-galan banatuko dira sariak. Ondoren, zinemaldiaren edizio honi amaiera emateko aukeratutako filma proiektatuko da, Rebuilding (AEB, 2025), Mark Waler-Silvermanek zuzendua.
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Multiverse Computing enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresa…
Amaia del Villarrek arriskuak partekatzeko eta proiektu estrategikoak bizkortzeko lankidetza publiko eta pribatuaren garrantzia azpimarratu…