26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak motozikletan zihoan bigarrena harrapatu zuen autoarekin, eta azken horrek adreilu bat erabiliz eraso zion.

Goizaldeko ordu biak baino minutu batzuk lehenago, Donostiako Altza auzoan polizia egotea eskatu dute, hainbat pertsonaren arteko liskarra zegoelako.

Bertaratutako ertzainek bi gizon odoletan aurkitu dituzte. Horietako batek agenteei esan die auto batek harrapatu duela, beste inplikatuak gidatuta, motorrean zihoala orkatilan zauritu denean. Beste pertsonak, berriz, ubeldurak zituen aurpegian, eta zauri ireki bat buruan. Motorraren gidariak adreilu bat erabili omen zuen erasoan.

Osasun-zerbitzuek bi gizonak artatu dituzte eta Donostiako Ospitalera eraman dute buruan zauria zuena (40 urte). Ikerketa abiatu dute, lesio-delitu bat egotzita. Era berean, 36 urteko erasotzailea ere atxilotu dute arrazoi beragatik. Biak magrebtarrak dira eta polizia-aurrekariak dituzte. Gainera, lehenengoari bi poltsatxo kokainarekin eta haxix zati bat atzeman dizkiote.

Lehen ikerketen arabera, litekeena da haien artean aurretik desadostasun bat egon izana, eta horrek eragin zuen gorabehera hori.

Atxilotua epailearen esku utziko dute polizia-eginbideak amaitzen direnean.