Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Sopelan istripua izan duten bi parapentelari erreskatatu dituzte


25_0413 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Sopelan istripua izan duten bi parapentelari erreskatatu dituzte

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Sopelan istripua izan duten bi parapentelari erreskatatu dituzte

Servicio de prensa

2025-06-15

Bi parapentelari erreskatatu behar izan ditu Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek, Barinatze eta Azkorri hondartzen arteko magalean istripu bat izan ostean. Ertzaintzaren helikopteroa eta mendiko taldea bertaratu da eta parapentelari bat Azkorriko aparkalekura eraman du eta handik zain zegoen anbulantzia batek osasun zentro batera eraman du zauritua.

Gertakaria gaur igandea, arratsaldeko bostak aldera izan da Sopelan. Sos Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek bi persona zeramatzan parapente batek izandako istripuaren Berri eman du. Parapentelariek Barinatxe eta azkorri hondartzen

Arteko magalaren kontra talka egin dute.

Suhiltzaileak, Osakidetza, udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, besteak beste, mendiko konfigurazioa duen helikoptero bat, aldakan min hartu duen parapenteetako bat erreskatatu duena, eta bestea, askatu ondoren, bere kabuz atera ahal izan da bertatik.

Helikopteroak Azkorri hondartzako aparkalekura eraman du zauritua, anbulantzia bat zain zuela, osasun centro batera eramateko.