Hiru atxilotu Donostiako gaueko aisialdirako lokal batean pertsona bati erasotzeagatik

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu gaur goizaldean, lesio-delitu bat egotzita. Atxilotuek pertsona bati eraso egin zioten Gipuzkoako hiriburuko erdiguneko diskoteka batean izandako lixkar batean, eta zauriak eragin zizkioten. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Goizaldeko hirurak aldera, Ertzaintzak Easo kalean eraso egin dioten pertsona bat zegoela jakin du. Bertaratutako ertzainek gazte bat aurkitu dute, bi lagunekin batera, kopetan eta begi batean hainbat zauri zituela.

Pertsona horiek ertzainei jakinarazi diete bi talderen arteko borroka bat izan dela inguruko diskoteka batean, eta hiru gaztek eraso diotela mutil horri, eta, era berean, haien deskribapen fisikoa eman diete.

Jarraian, ertzainak aisialdirako establezimendura sartu ziren, eta lesio horien ustezko egileak identifikatzea eta atxilotzea lortu zuten.

Bien bitartean, biktima ospitalera eraman zuten, zauriek ebakuntza behar izan zezaketelako.

Atxilotuek, 21 urteko bik eta 19 urteko hirugarrenak, polizia-aurrekariak dituzte.