Legazpin gizon baten gorpua aurkitu dute eta Ertzaintza ikertzen ari da


25_0538 Legazpin gizon baten gorpua aurkitu dute eta Ertzaintza ikertzen ari da

Legazpin gizon baten gorpua aurkitu dute eta Ertzaintza ikertzen ari da

Prentsa zerbitzua

2025-08-15

Gaur goizean, ostirala, gizon baten gorpua aurkitu dute Legazpin. Senideek desagertu izanaren salaketa asteazkenean jarri zuten. Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du, pertsona zergatik hil den argitzeko.

Goizeko zazpiak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakinarazi diote Legazpin (Gipuzkoa) gorpu bat egon zitekeela. Deba Urolako ertzain-etxeko herritarrak babesteko patruilak eta medikuak bertaratu dira, eta aurkitu duten pertsona hilda zegoela egiaztatu dute.

Batzorde Judiziala bertaratu eta gorpua jaso ondoren, Ertzaintzak ikertzen jarraitu du, gertakaria argitzeko.