Donostian in fraganti atxilotu dute jendea zegoen autokarabana batean lapurretan ari zenean


25_0549 Donostian in fraganti atxilotu dute jendea zegoen autokarabana batean lapurretan ari zenean

Donostian in fraganti atxilotu dute jendea zegoen autokarabana batean lapurretan ari zenean

Prentsa Zerbitzua

2025-08-19

Ertzainek 35 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuan, Mirakontxa Pasealekuan aparkatuta zegoen autokarabana batean, jabea barruan lo zegoela, lapurreta egitea leporatuta.

Gaur, asteartea, goizaldeko 04:30 aldera, ondarearen aurkako delituen prebentzio-lanetan ari zen patruila batek ikusi du Donostiako Mirakontxa Pasealekuan zegoen autokarabana batek atea zabalik zuela. Agenteek gizon bat aurkitu dute gidariaren aldean, eta eskuetan bi tableta, smartwatch bat eta eraztun bat zituen, ustez ibilgailutik lapurtzeko asmotan.

Une horretan, autokarabana barruan lo zegoen jabea esnatu egin da, eta atea giltzaz itxi gabe zegoelako barrura sartu den gizonak eskuetan zituen objektu guztiak bereak direla adierazi du.

Ebidentzia horien aurrean polizia-baliabideak gizona atxilotu du jendea bizi den lekuan lapurreta egitea leporatuta. Atxilotua gaur goizean bertan jarri dute agintari judizialaren eskuetan.