25_0589 Ertzaintza beste hamaika pertsona ikertzen ari da uztailaren 20an Azpeitian izandako desordena publikoengatik

Ertzaintza beste hamaika pertsona ikertzen ari da uztailaren 20an Azpeitian izandako desordena publikoengatik
Servicio de prensa
2025-09-06
Azpeitian gertatutako desordena publikoengatik Ertzaintzak abian jarritako ikerketak beste hamaika ikertu gehitu dizkio auziari.
Istilu larriak uztailaren 20ko goizaldean gertatu ziren, Ertzaintzaren patruila batek hiri-altzarietan pintada bat egiteagatik gazte bat identifikatu zuenean eta ondasun publikoak narrasteagatik zigortzeko proposatu zuenean. Handik pixka batera, gazte talde handi bat agertu zen Udaltzaingoaren egoitzara, eta agenteei agiraka eta eraso egin zieten. Ertzaintzaren patruilak udaltzainei laguntzera joan ziren, eta egoera bideratzeko esku hartu behar izan zuten. Istilu horien ondorioz, bi ertzain zauritu ziren.
Urola-Kostako Ertzain-etxeak ikerketa hasi zuen gertakari horiengatik, eta, hasiera batean, 16 urteko adingabe bat atxilotu zuten eta beste hamar gazte ikertu. Horiei guztiei desordena publikoen delitua eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatu dizkiete.
Abuztuan zehar eta iraileko lehenengo egunetan, 18 urtetik 38 urtera bitarteko beste hamaika gizon ikertu dituzte egitate horiengatik.
Ikerketa irekita dago, eta ez da baztertzen pertsona gehiago atxilotzea edo ikertzea desordena publiko horietan inplikatuta egoteagatik.