Lau atxilotu Barakaldon Arrasateko ehun-enpresa batean lapurreta egiteagatik


25_0644 Lau atxilotu Barakaldon Arrasateko ehun-enpresa batean lapurreta egiteagatik

Lau atxilotu Barakaldon Arrasateko ehun-enpresa batean lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2025-09-26

Ertzaintzak lau gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean Barakaldon Arrasateko enpresa batetik 13.000 eurotik gorako balioa zuten ehun bat jantzi lapurtzeagatik.

Lapurreta atzo arratsaldeko hiru eta erdiak aldera egin zuten Arrasateko (Gipuzkoa) industrialde bateko enpresa batean.  Jaso berri zituzten salgaiak orduantxe deskargatu zituzten langileen deskuidu-une bat aprobetxatu zuten delitugileek. Biltegitik kirol-jantziz betetako sei kaxa ateratzea eta furgoneta batean sartzea lortu zutenean, langile batek harrapatu zituen, eta honek alarma-oihua egin zuenean ihes egin zuten.  

Handik laster, enpresaren arduradunek gertatutakoaren berri eman zioten Ertzaintzari, eta ordubetera, inplikatutako ibilgailuari buruz jasotako informazioan oinarrituta, Ertzaintzako agenteek Barakaldoko kale batean aurkitu eta geldiarazi zuten. Lapurtutako sei kaxak furgoneta barruan zeudela egiaztatu ondoren, lau bidaiariak atxilotu zituzten ebasketa-delitu batengatik.  

Hamahiru mila eurotik gorako balioa zuten jantziak enpresaren arduradunari itzuli zizkioten, eta atxilotuak, 30 eta 36 urte bitartekoak, polizia-egoitzara eraman zituzten.