Gasteizen atxilotu dute etxe batean bitxiak lapurtzeagatik

Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, Zabalgana auzoko etxebizitza batean lapurreta delitu bat egin eta hainbat bitxi lapurtu izana egotzita.

Gasteizko Ertzain-etxeko agenteek egindako ikerketa joan den irailaren 18an hasi zen, partikular batek salatu zuenean Zabalgana auzoko bere etxetik bitxiak lapurtu zituztela.

Biktimak Ertzaintzari adierazi zionez, hainbat hilabeteren ondoren etxera itzuli zenean, urrezko zortzi bitxi lapurtu zituztela konturatu zen. Salatzaileak adierazi zuen etxebizitzak ez zuela behartu izanaren zantzurik, eta bitxiak bakarrik falta zirela.

Agenteek egindako ikerketa-lanaren ondorioz, susmagarri bat, 41 urteko gizon bat, identifikatu zuten. Pertsona horrek hainbat bitxi saldu zituen salatutako garai beretsuan, eta, gainera, biktimaren gertuko adiskidetasun-zirkulu batekoa zen.

Bitxiak aurkitzeko egindako kudeaketak atzo, osteguna, amaitu zituzten, pertsona hori deskribatutako gertaerengatik atxilotuta.  

Polizia-eginbideak amaitu ondoren, akusatua gaur, ostirala, eraman dute epailearen aurrera.