26_0029 Irunen atxilotu dute indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Irunen atxilotu dute indarkeriaz lapurreta egiteagatik
Servicio de prensa
2026-01-14
Ertzainek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, diru-zorroa lapurtzeko biktima jo ondoren. Kontsumizio bat ordaintzen ari zitzaionean egin dio lapurreta biktimari.
Lapurreta bart gauerdian gertatu da Irungo ostalaritza-establezimendu batean. Europar nazionalitateko bi lagunek zerbait jatera gonbidatu dute ezezagun bat janari lasterreko jatetxe batean. Haietako batek kontsumizioa ordaintzeko diru-zorroa atera duenean, ezezaguna gainera joan zaio eta jakatik heldu dio. Ondoren aurpegian jo du eta, horren ondorioz, bi hortz galdu ditu. Gainera, mehatxatu egin du dirua eman ziezaion.
Lagunak biktimari lagundu dio, eta biak banantzeko ahaleginean erasotzailea lurrera bota du, eta honek lokaletik alde egin du.
Handik laster bertaratu diren Ertzaintzaren baliabideek establezimenduaren inguruan atxilotu dute susmagarria, europar jatorriko 39 urteko gizona, indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta.
Gizonak atxilotzeko hiru agindu judizial zituen indarrean, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak betetzera. Horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.