«Hezkuntza-komunitatean doluan elkarri lagun egiten». Horrela deitzen zaie Hezkuntza Departamentuak, Elkarbizitzarako Aholkularitzaren bitartez, heriotzari eta dolu-prozesuei buruz prestatu duen Gidako materialei, Goizargi Elkartea, Incluye Kooperatiba Sozietatea eta SEI Elkartea bezalako erakundeen laguntzarekin. Gida hori 160 pertsona baino gehiagoren aurrean Iruñean aurkeztu ondoren, gaur arratsaldean eman da ezagutzera Tuteran, Ebro ibarreko institutuan egin den aurkezpen-jardunaldi batean.
Hezkuntza Departamentuak gida bat prestatu eta aurkeztu du hezkuntza-komunitatean heriotzari nola aurre egin azaltzen duena