Ertzaintzak lau gizon eta emakume bat atxilotu ditu Aretxabaletako enpresa batean indarrez lapurreta egitea leporatuta. Inplikatuak lapurreta egitera sartu ziren enpresatik hartutako metalezko piezekin kargatutako furgoneta batean zihoazen.
Atzo, osteguna, 17:30 aldera, Aretxabaletako Etxebarri auzoko enpresa bateko segurtasun-jagoleek Ertzaintza bertaratzeko eskatu zuten, hainbat pertsonak atzeko ateak behartu zituztela eta lantegitik materiala lapurtu ondoren ihes egin zutela esanez.
Adierazitako lekura zihoazen ertzainek enpresa inguruan aurkitu zuten inplikatutako furgoneta. Ibilgailuan lau gizon eta emakume bat, 24, 27, 44, 50 eta 55 urtekoak, guztiak espainiar nazionalitatekoak, zihoazen, eta identifikatu ondoren atxilotu egin zituzten gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, enpresatik hartutako aluminiozko 55 pieza baitzeramatzaten. Gainera, egiaztatu zutenez, atxilotuek ateak behartu zituzten lantegira sartzeko.
Atxilotuetako lau, hiru gizon eta emakumea, polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko eginbideak betetzera, eta bosgarrena aske geratu zen osasun-arazoak zituenez.
Atxilotuak gaur, ostirala, goizean jarriko dituzte epailearen eskuetan.