26_0152 Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako ataleko agenteek ondoeza izan zuen ontzi baten patroiari lagundu zioten Santurtzin


26_0152 Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako ataleko agenteek ondoeza izan zuen ontzi baten patroiari lagundu zioten Santurtzin

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako ataleko agenteek ondoeza izan zuen ontzi baten patroiari lagundu zioten Santurtzin

Servicio de prensa

2026-02-27

Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek Santurtziko portuan aisialdiko ontzi baten patroiari egin zizkioten bihotz-biriketako suspertze-maniobrei esker, bizirik mantendu zuten osasun-laguntza iritsi bitartean. Ondoeza izan zuen gizonaren emazteak eskatu zien laguntza agenteei, eta berehala artatu zuten.


Laguntza Santurtxiko portuan

Atzo, osteguna, arratsaldeko 18:30 aldera, 64 urteko gizon batek ondoeza izan zuen Santurtziko portuan, bere itsasontziaren kabina barruan, eta emazteak laguntza eskatu zien bertan zeuden Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako ataleko bi agenteri.  

Ontzian sartu zirenean, agenteek egiaztatu zuten bihotz-biriketako geldialdia izan zuela, eta hamabost bat minutuan, mediku-laguntza irisi bitartean, suspertze-maniobrak egin zizkioten.

Bertaratu ziren mediku-zerbitzuek gizona egonkortzea lortu zuten, eta, ondoren, osasun-zentro batera eraman zuten.