Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak, Ramon Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak eta Uxue Itoiz CEIN sozietate publikoko zuzendari gerenteak Hirugarrena inauguratu dute gaur goizean, Foru Komunitatean esparru zientifiko, teknologiko eta digitalean ekintzailetza bultzatzeko gune berria. Ekitaldian Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria ere izan da.
Hirugarrena, Industriak, NUPek eta CEINek bultzatutako ekintzailetza zientifiko-teknologikorako eta digitalerako gune berria