26_0220 Eibarren delitu bera askotan errepikatu izan duen gaztea atxilotu dute enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Ertzaintzak, Eibarko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 21 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo bertako enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Atxilotuak estolda-tapa bat erabili zuen kristala hautsi eta barrura sartzeko.

Ertzaintzako eta Eibarko Udaltzaingoko patruilak Eibarko Urki auzoko enpresa baten instalazioetara joan ziren atzo, astelehena, goizeko lehenengo orduan, barruan norbait ote zegoen egiaztatzeko, beiratea hautsita baitzegoen.  

Agenteek aurretik kristala hausteko erabilitako estolda-tapa bat aurkitu zuten kanpoaldean. Lokalaren bi solairuak aztertu ondoren, beheko solairua nahastuta zegoela ikusi zuten, eta goiko solairuan agenteek gazte bat aurkitu zuten, eskuetan zauriak eta jantzietan odol-orbanak zituena.  

Ebidentzia horien aurrean, gaztea, espainiar nazionalitatekoa, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten. Gazteak, 21 urte baino ez dituenak, delitu-historia luzea du, eta hogeita hamarren bat aldiz atxilotu edo inputatu dute lokaletan edo enpresetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik.  

Polizia-egoitzan beharrezko eginbideak amaitu ondoren, gaztea gaur goizean bertan jarri dute epailearen eskuetan.