26_0226 Ertzaintzak USECIM Award sari bat jaso du Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko koordinazio-ereduagatik

USECIM Awards Segurtasuneko eta Larrialdietako Nazioarteko Sarietako epaimahaiak Zilarrezko Saria eman dio Ertzaintzari segurtasun publikoko, segurtasun pribatuko, larrialdietako eta mugikortasuneko zerbitzuen koordinazioa eta prebentzioa kategorian, Euskadiko udaltzaingoekin duen egiturazko koordinazio-ereduagatik.

Saria atzo, asteazkena, banatu zuten, Local Security BCN Congress biltzarraren esparruan Bartzelonako Museu Maritm-en, USECIM Fundazioak sustatuta, egin zen USECIM Awards sarien galan.

Sari hori Asier Erkorekak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak, jaso zuen.

Saritutako eredua Eusko Jaurlaritzak bultzatu du Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskal Polizia kontzeptuaren barruan kokatzen da. Horren arabera, segurtasun publikoa Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen arteko erantzukidetasunean, elkarreragintasunean eta osagarritasunean oinarritutako erantzukizun partekatutzat jotzen da, eta segurtasun publikoa bermatzeko funtsezko elementua da, lehen mailako prebentzio-tresna izanik.

Polizia- eta udal-arduradunek Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko koordinazio-eredu hori onartu izanari eta ereduak egokitzeko eta etengabe hobetzeko duen gaitasunari esker, erreferentzia aurreratu gisa finkatu da prebentzioan, erakunde-kohesioan eta segurtasun publikoan.