26_0271 Bi atxilotu Laudion etxebizitzetan lapurreta egiteagatik


26_0271 Bi atxilotu Laudion etxebizitzetan lapurreta egiteagatik

Bi atxilotu Laudion etxebizitzetan lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2026-04-10

Ertzainek 35 eta 27 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizean Laudion, azken egunotan bertako hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz egindako lau lapurreta gutxienez leporatuta.


Martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean, Oleta auzoko baserrietan egindako lau lapurreta salatu zituzten Ertzaintzan. Lapurreta guztiak modus operandi bera erabiliz egin zituzten.  Agenteek egindako begi-ikuskapenetan egiaztatu ahal izan zutenez, lapurrak inor ez zegoenean sartu ziren etxeetan, pertsianak behartuz eta leihoak kasu batzuetan bertan aurkitu zituzten mailuekin eta beste erreminta batzuekin hautsiz.

Lortutako froga guztien arabera, delitu-egintzak pertsona berberak egin zituzten, eta hurrengo egunetan egindako ikerketen ondorioz magrebtar jatorriko 35 eta 27 urteko bi gizon identifikatu zituzten lapurreten egile gisa.  Beharrezko frogaketak egin ondoren, gaur, ostirala, atxilotu dituzte bi susmagarriak, jendea bizi den etxean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion izapideak egiteko eta, ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte. Ikerketa oraindik zabalik dago.