26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin


26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

Prentsa zerbitzua

2026-04-17

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko (UVR) helikopteroak Legazpin (Gipuzkoa), Brinkola inguruan, ondoeza izan duen mendizale bat erreskatatu du.


Gaur eguerdiko ordu bata laurden gutxi aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan abisu bat jaso dute, Oazurtza eta Brinkola artean mendizale batek konortea galdu duela eta espasmoak izan dituela esanez.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari batek berehala mobilizatu ditu Gipuzkoako suhiltzaileak eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat. Azkenean, aireontziak erreskatatu du biktima, espainiar nazionalitateko 76 urteko gizona, eta Zumarragako futbol-zelaira eraman du. Handik anbulantzia batek eraman du bertako ospitalera.