Nafarroako Gobernuak toki entitateen kirol instalazioak eraberritzeko laguntzen deialdia egin du

Nafarroako Gobernuak toki entitateen kirol instalazioak eraberritzeko laguntzen deialdia egin du
350505

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez (INDAF), diru-laguntzen deialdi berri bat onetsi du toki entitateentzat, kirol instalazioetan berrikuntzak egiteko. Dagokion foru agindua astelehen honetan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, beraz, eskaerak aurkezteko epea abian da, maiatzaren 27ra arte.