Bi alditan, fase operatiboan ere aktibatu da, elur-maila 700 metrotik behera jaitsi izanagatik eta prezipitazio ugariengatik Guztira, Neguko Bidezaintza Plana iaz baino sei aldiz gutxiagotan aktibatu da Negu honetan, urritik apirilera bitartean, Eusko Jaurlaritzak bederatzi aldiz aktibatu du Neguko Bidezaintza Plana jarraipen- eta informazio-fasean (elur-kota 1.000 metrotik behera jaitsi delako eta prezipitazio moderatuen ondorioz) eta,… Seguir leyendo Euskadik 9 aldiz aktibatu du Neguko Bidezaintza Plana, zirkulazio-arazo gutxirekin
Autor: albisteak
Osakidetzak aurrera egin du osasun kardiobaskularrean, Galdakaoko Lipidoen Unitateak lortu duen bikaintasun-ziurtagiriari esker
Arteriosklerosiaren Espainiako Elkarteak «Unitate Kliniko Aurreratuaren» zigilua eman dio Barrualde-Galdakaoko ESIko Endokrinologia Zerbitzuari, zeinak bermatu egiten baitu abangoardiako tratamenduak eta azterketa genetikoak egitea eta infartu eta iktus arriskua zuzenean murriztea Jaiotzatik kolesterol-maila oso handiak eragiten dituen nahasmendu baten kasuan, azterketa genetiko espezifikoen bidez, 200 kasu baino gehiago diagnostikatu ditu Unitateak Lorpen honek, Osasun Itunarekin bat… Seguir leyendo Osakidetzak aurrera egin du osasun kardiobaskularrean, Galdakaoko Lipidoen Unitateak lortu duen bikaintasun-ziurtagiriari esker
Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da
Datorren asteburuan, maiatzaren 1, 2 eta 3an Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da, Zarauzko Turismo departamentuak antolatuta, Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen departamentuekin elkarlanean, eta Zurekin Zarauzko Ostalarien elkartearen, Murkil Zarauzko dendarien elkartearen eta Merkatu Plaza Bizirik elkartearen laguntzarekin. Ekimen honen helburua da gure herriaz familian gozatzea eta, horretarako, hainbat ekitaldi izango dira.… Seguir leyendo Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da
Zarauzko Udalak erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua berritu du
Zarauzko Udalak Txukun Lorazaintza enpresari esleitu dio berriz ere udalerriko erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua. 2015etik martxan dagoen kontratu honek udalerriko gune lauan dauden errekasto eta hezegune nagusietan jarduten du, eta urtean bi aldiz egiten da garbiketa: apirilean eta irailean, azken hau Euskal Jaien ondoren. Zerbitzu honen bidez, mota guztietako hondakinak kentzen… Seguir leyendo Zarauzko Udalak erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua berritu du
Uda garaian izozki-postuak jartzeko eta ustiatzeko baimenak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udalak
Hondarribiko Udalak, 2026ko udako denboraldiari begira, Europa Pasealekuan hiru izozki-postu jartzeko eta ustiatzeko baimena eskatzeko epea zabaldu du. Baimenak 2026ko ekainaren 1etik irailaren 15era arteko indarraldia izango du eta esleipena zozketa bidez egingo da, baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztien artean. Besteak beste, eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak, eta erantzukizun zibileko asegurua eduki beharko dute. Eskabideak aurkezteko… Seguir leyendo Uda garaian izozki-postuak jartzeko eta ustiatzeko baimenak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udalak
Hondarribiko Udalak San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak abiatu ditu
Hondarribiko Udalak San Pedro kalean eta Beleztarren Markes kalean espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak hasi ditu. Jarduketa hau udalerriko terrazen ordenantzaren garapenaren barruan kokatzen da, eta helburu bikoitza du: batetik, espazio publikoaren irisgarritasuna bermatzea eta, bestetik, ostalaritza jarduerarako baldintzak erraztea. Estitxu Urtizberea Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, neurri hau herritarren parte-hartze prozesuan jasotako ekarpen baten emaitza… Seguir leyendo Hondarribiko Udalak San Pedro eta Beleztarren Markes kaleetan espazio publikoa irisgarriago egiteko lanak abiatu ditu
Osasun Departamentuak Sakanako, Larraungo eta Leitzaldeko langileen lan osasuna hobetzeko programa hasi du
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) Altsasu, Etxarri Aranatz, Irurtzun eta Leitzako oinarrizko eremuetako 25.000 langileren osasuna hobetzeko eta laneko arriskuen prebentzioa enpresetan integratzeko duen programak bere jarduerari ekin dio. Aurreikusten da aste honetan bertan hasiko direla bisitak 2024an eta 2025ean istripu tasa irizpideak bete dituzten edo lehentasunezko sektoreetako eta/edo prebentzio intereseko sektoreetako… Seguir leyendo Osasun Departamentuak Sakanako, Larraungo eta Leitzaldeko langileen lan osasuna hobetzeko programa hasi du
Nafarroako Gobernuak toki entitateen kirol instalazioak eraberritzeko laguntzen deialdia egin du
350505 Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez (INDAF), diru-laguntzen deialdi berri bat onetsi du toki entitateentzat, kirol instalazioetan berrikuntzak egiteko. Dagokion foru agindua astelehen honetan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, beraz, eskaerak aurkezteko epea abian da, maiatzaren 27ra arte.
Nafarroak Berrikuntzarako Laborategi bat izango du Lanera ez joateak arrazionalizatzeko
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lan Absentziak Arrazionalizatzeko Berrikuntza Laborategiaren (LIRA) sorrera bultzatu du, lan merkatuaren erronka konplexuenetako bati modu berritzailean heltzera bideratutako ekimena: lanera ez joatearen kudeaketa. Haren helburua da Nafarroan kudeaketa eredu propio baterantz aurrera egitea, erakundeen arteko lankidetzan, ezagutza aplikatuan eta inplikatutako eragileen arteko erantzukidetasunean oinarrituta.
Lurralde Kohesioak eta Deikazteluko Udalak hitzarmena sinatu dute herriko zeharbidea urbanizatzeko, eta lanek 1.570.156 euroko kostua izango dute
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hitzarmena sinatu du Deikazteluko Udalarekin, herriko zeharbidea urbanizatzeko, NA-6342 toki-errepidearen zatia dena (Arellano). Obrak 1.570.156 euroren (BEZ barne) truke lizitatuko dira, eta udala izango da erakunde lizitatzailea. Lanen helburua zirkulazioa eta bide-segurtasuna hobetzea da.