Chivite Lehendakariak Landabenen ekoitziko den VW elektrikoa ezagutu du Munichen, eta elektromugikortasunaren aldeko apustua areagotu du

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak ‘IAA Mobility 2025 ‘automobilgintzako azoka bisitatu du Munichen, Alemanian, eta bertan ezagutu du Landabengo lantegian ekoitziko den VW auto elektrikoaren modeloa. Bisita horrekin, adierazi duenez, “berretsi egiten dugu Nafarroako Volkswagenen planek aurrera jarraitzen dutela, elektrifikazio planarekin, eta bi auto elektriko fabrikatzeko atarian daudela, elektromugikortasuna bere prezioan sozializatzera deituak gainera”.

Osasun Departamentuak Tuterako Osasun Arloarekin duen konpromisoa berretsi du, inbertsio gehiago, kontratazio gehiago eta azpiegitura berriak egiteko

Fernando Domínguez Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak berretsi du Osasun Departamentuak Tuterako Osasun Arloarekin duen konpromisoa, non inbertsio gehiago, langileen kontratazio gehiago eta azpiegitura berriak bideratzen ari diren. Alejandro Toquero Tuterako alkatearekin bilera egin ondoren, Dominguez kontseilariak argi utzi du arloarekiko konpromiso irmoa.

Batzarrak alderdi politikoekin: EAJ-PNV

Imanol Pradales Lehendakariak Joseba Díez Antxustegi EAJ/PNVren legebiltzarreko bozeramailea hartu du, gaur arratsaldean, Lehendakaritzan. La entrada Batzarrak alderdi politikoekin: EAJ-PNV aparece primero en Agencia de Noticias.

Donostiako Udalak mugikortasun bertikala bultzatuko du bi igogailu berri eraikiz

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Roteta berroneratzea, EBAR Tximistarri, Lorategi Hiria Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak bi igogailu kontratatzeko espedienteak onartu ditu. Alde batetik, Altzako osasun zentroaren inguruan dagoen desnibela gainditzen duen igogailua egitea aurreikusten da, eta, bestetik, Heriz pasealekua eta Antiguoko Erregezaintza kalea lotuko dituena. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, «proiektu hauekin hiriko… Seguir leyendo Donostiako Udalak mugikortasun bertikala bultzatuko du bi igogailu berri eraikiz

1,5 milioiko elikagaien eta zuraren katea digitalizatzen laguntzeko

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskadiko elikagaien eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2025. urteko deialdiari. Jauzi bat egin eta sistema digitalak sartu nahi dituzten enpresek aukera izango dute zerbitzuak finantzatzeko, besteak beste, digitalizazio-plan integralak edo tresna digitalak sartzeko enpresaren jarduera-eremuetara, esaterako elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako produktuak kudeatzeko, ekoizteko edo merkaturatzeko, besteak beste. Guztira, 1.500.000… Seguir leyendo 1,5 milioiko elikagaien eta zuraren katea digitalizatzen laguntzeko

Batzarrak alderdi politikoekin: EH Bildu

Imanol Pradales Lehendakaria Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearekin bildu da gaur arratsaldean, Lehendakaritzan. La entrada Batzarrak alderdi politikoekin: EH Bildu aparece primero en Agencia de Noticias.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai judizial berri batek atzerriko hizkuntzak ikasteko programak Hezkuntza Departamentuak arautzea bermatzen du, kasu honetan Bigarren Hezkuntzan

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berriro bermatu du Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak (PALE) arautzea. Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak berriro arrazoia eman dio Carlos Gimenok zuzentzen duen departamentuari; horrela, epai berri batean, STEILAS sindikatuak maiatzaren 24ko 58/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako beste errekurtso bat atzera bota du. Artículo anteriorAbuztua oso… Seguir leyendo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai judizial berri batek atzerriko hizkuntzak ikasteko programak Hezkuntza Departamentuak arautzea bermatzen du, kasu honetan Bigarren Hezkuntzan

Nafarroako Gobernuak 90.000 euro inguru bideratuko ditu ikastetxeetan arte eta hezkuntza proiektuak garatzeko

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetan arte eta hezkuntza proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdi berri bat onetsi du, 89.250 eurokoa guztira. La entrada Nafarroako Gobernuak 90.000 euro inguru bideratuko ditu ikastetxeetan arte eta hezkuntza proiektuak garatzeko aparece primero en Agencia de Noticias.

Landa Garapenak 1,1 milioi eman ditu erabilera partekatuko nekazaritzako makinetan inbertsioak egiteko laguntzetan

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak 1.125.000 euroko diru-laguntzak eman ditu nekazaritzako makinerian edo ekipamenduetan egindako 11 inbertsio-proiektutarako. Proiektu horiek bost ustiategiren edo gehiagoren arteko erabilera komuneko kooperatibek egin dituzte, eta banaka ezingo lituzkete egin, kostu handia dutelako.