Otsailean abian jartzeak eta AUO Santiagoko larrialdiak indartzeak, AUO Txagorritxuko larrialdiak arintzen lagundu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak asistentzia-erantzun eraginkor hori nabarmendu dute, Gasteizko premiazko arreta hobetzea lortu baitu Joan den otsailaren 1ean abian jarri zenetik, San Martingo Etengabeko Arretako Guneak (EAG) 6.000 larrialdi mediko eta 4.500 erizaintza-larrialdi inguru artatu ditu, hau da,… Seguir leyendo San Martineko EAGk bere jarduera finkatu du, 10.500 arreta inguru emanez lehenengo sei hilabeteetan
Categoría: albisteak-berriak
Euskadik teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan
CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko. 2025 Urte Kuantikoaren testuinguruan, Donostian ezarriko da Creative Destruction… Seguir leyendo Euskadik teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan
Pradales 2025eko Jaialdian: “Diaspora aktibatua eta konektatua behar dugu”
Imanol Pradales Lehendakaria Boisera (Idaho, AEB) iritsi da gaur 2025 Jaialdian parte hartzeko, Euskaditik kanpoko euskal diasporaren topaketarik handienean. Hiriko Basque Block enblematikora egindako bisitan, euskal kulturaren bihotzean, elkarraldi horren garrantzia azpimarratu du lehendakariak, Eusko Jaurlaritzak kanpoko euskal komunitateekin duen konpromisoaren sinbolo gisa. «Bidaia honen helburua da Euskadi Globalerako bidean aurrera egiten jarraitzea«, adierazi du… Seguir leyendo Pradales 2025eko Jaialdian: “Diaspora aktibatua eta konektatua behar dugu”
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako foru Aldundiak lurralde-kohesiorako ardatz berri bat aktibatu dute Narrondo-Iraeta bidegorriaren hasierarekin, funtsezkoa baita Zumaia eta Zumarraga arteko bizikleta ibilbidearen lotura osatzeko
Tarte berriak 4,15 kilometro izango ditu, horretarako Foru Aldundiak 2,8 milioi euroko inbertsioa egingo du eta Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro inguruko, eta Gipuzkoan mugikortasun eredu bidezkoago, osasungarriago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko du. Narrondo (Zumaia) eta Iraeta (Zestoa) Arroabean barrena lotuko dituen bidegorri zati berriko obrak martxan daude. Proiektuak, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako foru Aldundiak lurralde-kohesiorako ardatz berri bat aktibatu dute Narrondo-Iraeta bidegorriaren hasierarekin, funtsezkoa baita Zumaia eta Zumarraga arteko bizikleta ibilbidearen lotura osatzeko
Gizon bat atxilotu dute Erandion zikloturista bat harrapatu eta ihes egiteagatik
49 urteko atxilotuari lesio delitu bat egotzi diote, zuhurtziagabekeriaz jokatzeagatik, ausarkeriaz gidatzeagatik, kalteak eragiteagatik eta gertakarien lekua uzteagatik, atzo gauean Erandion zikloturista bat harrapatu eta ihes egin ondoren. Ihesean, eta atxilotzea zailtzeko asmoz, gidatzen ari zen ibilgailuari su eman zion. Leioako Udaltzaingoaren patruila batek aurkitu zuen susmagarria, eta Ertzaintzak atxilotu egin zuen. Biktima ospitalera eraman… Seguir leyendo Gizon bat atxilotu dute Erandion zikloturista bat harrapatu eta ihes egiteagatik
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kalean duten presentzia areagotuko dute Aste Nagusian segurtasuna indartzeko
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua eta Eneko Goia Donostiako alkatea Segurtasuna Koordinatzeko Batzordearen bileraren buru izan dira gaur goizean, eta bertan erabaki dute datorren Aste Nagusiari begira segurtasun-dispositiboa abian jartzea. Aste Nagusia abuztuaren 9an hasiko da, ohiko kanoikadarekin. Kalean agenteak egotea, bai uniformedun patruilak, bai kalez jantzitakoak, hiriburuko jaietan segurtasuna prebenitzeko eta bermatzeko neurri nagusia izango… Seguir leyendo Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kalean duten presentzia areagotuko dute Aste Nagusian segurtasuna indartzeko
Portugaleteko taberna bateko arduraduna atxilotu dute droga trafikoagatik
25_0509 Portugaleteko taberna bateko arduraduna atxilotu dute droga trafikoagatik Portugaleteko taberna bateko arduraduna atxilotu dute droga trafikoagatik Prentsa Zerbitzua 2025-07-30 Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Portugaleteko Udaltzaingoak parte hartu duten substantzia estupefazienteen trafikoaren aurkako operazio prebentibo batean egin dute atxiloketa. Ostalaritzako lokalaren erregistro batean ustez haxixa duen krema bat eta tableta bat aurkitu dituzte. Ertzaintzako agenteek… Seguir leyendo Portugaleteko taberna bateko arduraduna atxilotu dute droga trafikoagatik
Gizon bat atxilotu dute Eibarren, errezibitze-delitua egotzita
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Eibarren, lapurtutako objektuen errezibitze-delitua leporatuta. Atxilotua bi aldiz harrapatu zuten legez kanpoko hainbat objektu furgoneta batean kargatzen, ondoren objektu horiek Marokora eraman eta bertan saltzeko. Atxiloketa atzo izan zen, Ertzaintzak ikerketa amaitu eta susmagarriari atzemandako hainbat objektu lapurtuta zeudela ondorioztatu ostean. Objektuen artean zenbait bizikleta, hogei bat gailu elektroniko,… Seguir leyendo Gizon bat atxilotu dute Eibarren, errezibitze-delitua egotzita
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, arma zuri batekin eraso egin izana egotzita
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, Atxuri auzoan, arma zuri batekin beste gizon bati eraso egitea leporatuta. Erasoaren ostean, biktimak zauria izan du sabelean eta ospitalera eraman behar izan dute. Gertakaria goizaldeko ordu bata bost gutxitan izan da, Bizkaiko hiriburuaren erdigunean. Hainbat deik Atxuri auzoan hainbat lagunen arteko liskarra gertatzen ari zela… Seguir leyendo Gizon bat atxilotu dute Bilbon, arma zuri batekin eraso egin izana egotzita
Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi euro bideratuko ditu Tuteran alokairuko babes ofizialeko 40 etxebizitza sustatzeko
Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko bilkuran, 2.239.233,51 euroko urte anitzeko gasturako bi konpromiso hartzea, Tuterako Manuel Altolagirre Poeta kalean alokairuko babes ofizialeko 40 etxebizitza eraikitzeko. Etxebizitzak 2027an amaitzea espero dute.