Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 10etik 8,17ko balorazioa lortu du 2025eko Herritarren Gogobetetasun Inkestan

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (SNS-O) 10etik 8,17 puntuko balorazioa lortu du «2025ean Artatutako Herritarren Gogobetetasun Inkestan», 2024an baino pixka bat gehiago (8,11 puntu). Zehazki, gogobetetze orokorra 8,13 da lehen mailako arretan (7,99 2024an) eta 8,21 ospitale-arretan (8,23 2024an). Emaitza horiek jasotzen dituen txostena SNS-Oren webgunean argitaratu da.

Barakaldok BEC ingurua birnaturalizatzea bultzatu du, bertako 4.000 zuhaitz eta zuhaixka landatuz

Ingurumena babesteko eta biodibertsitatea sustatzeko helburuarekin, Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren Arloak 4.000 zuhaitz eta zuhaixka autoktono baino gehiago landatu ditu BEC erakustazokaren inguruan, Ekologistak Martxa elkartearen proposamen bati eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Bilbao Exhibition Centre-ren (BEC) lankidetzari jarraiki. Alba Delgado Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotzi delegatuak azaldu duenez, zuhaitzak… Seguir leyendo Barakaldok BEC ingurua birnaturalizatzea bultzatu du, bertako 4.000 zuhaitz eta zuhaixka landatuz

NEIKERek soluzioak eskaintzen dizkio mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari, mahastien jasangarritasuna hobetzeko

Aste honetan, VitiTransfer jardunaldi teknikoak egingo ditu zentro teknologikoak Guardian eta Getarian, mahastietan aplikatutako berrikuntzaren gaineko ikuspegi integral bat eskaintzeko  Jardunaldi horietan, hainbat praktika azalduko dira, esaterako, landare-estalkiak, inausketa berantiarra, artropodoen zeregina izurrien kontrolean edo gaixotasunen detekzio goiztiarra  Gaur Guardiako saioan aurkeztu den ekimenak xede du frogantza-lurzatien sare bat eratzea, non ikerketa upategien eta mahastizainen egiazko beharren… Seguir leyendo NEIKERek soluzioak eskaintzen dizkio mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari, mahastien jasangarritasuna hobetzeko

Mentxu Ramilo Araujok Emakunde Saria jaso du Lehendakariaren eskuetatik emakumeak eremu digitalean ikusarazteko egindako lanagatik

Wikiemakumeok-en sortzaileak Wikipedian genero-arrakalak murriztea eta emakumeen memoria kolektiboa eta genealogia berreskuratzea lortu du Lehendakariak ziurtatu du asko dugula jokoan dimentsio digitalean, bereziki kontuan hartuta esparru horretan berdintasunaren aurkako mezuak ugaritu egin direla Imanol Pradales Lehendakariak, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariarekin batera, Berdintasunerako Emakunde Saria eman dio gaur arratsaldean Mentxu Ramilo Araujo politologo, ikertzaile eta dibulgatzaile… Seguir leyendo Mentxu Ramilo Araujok Emakunde Saria jaso du Lehendakariaren eskuetatik emakumeak eremu digitalean ikusarazteko egindako lanagatik

Eusko Jaurlaritzak Picassoren «Guernica» aldi baterako Euskadira ekartzea eskatu dio espainiar Gobernuari

Pradales lehendakariak jada adierazitako eskaera hau lehen Eusko Jaurlaritzaren eta Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrenen markoan kokatzen da. Bengoetxea lehendakariordeak adierazi du “euskal Herriarentzat duintasun eta erreparazio keinua” izango litzatekeela hau. Eusko Jaurlaritzak Pablo Picassoren “Guernica” artelana Euskadira aldi baterako lekualdatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari, lehen Eusko Jaurlaritzaren osaketaren eta Gernikako bonbardaketaren 90. Urteurrenen markoan. Lehen… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Picassoren «Guernica» aldi baterako Euskadira ekartzea eskatu dio espainiar Gobernuari

Getxoko Kirol Portuak kontrol eta mantentze-sistemak hobetuko ditu EKPren laguntza teknikoarekin

Akordioak aukera emango du egungo prozesuak berrikusteko, hobekuntza posibleak detektatzeko eta jarraipen eta portuko instalazioetan kontrol tresna zehatzak aplikatzeko “Portuaren eguneroko kudeaketa hobetzen duten tresna zehatzekin aurrera pauso bat ematen dugu” azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak Gaur aurkeztu da Getxoko Kirol Portuaren Administrazio Kontseiluan Puerto Deportivo El Abra-Getxo sozietate publikoaren eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa… Seguir leyendo Getxoko Kirol Portuak kontrol eta mantentze-sistemak hobetuko ditu EKPren laguntza teknikoarekin

26_0221 Gazte bat atxilotu dute Irungo merkataritza-establezimendu batean indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzainek gazte bat atxilotu zuten atzo Irungo saltoki batean indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak dendako langile bat zauritu zuen arma zuri batekin. Atzo, astelehena, arratsaldeko seiak baino lehentxeago, gazte bat Irungo Santiago auzoko merkataritza-establezimendu batean sartu zen eta, langile batekin borrokan aritu ondoren, arma zuri batekin lesioak eragin zizkion, eta kutxa erregistratzailean zegoen dirua lapurtu… Seguir leyendo 26_0221 Gazte bat atxilotu dute Irungo merkataritza-establezimendu batean indarkeriaz lapurreta egiteagatik

26_0220 Eibarren delitu bera askotan errepikatu izan duen gaztea atxilotu dute enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Ertzaintzak, Eibarko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 21 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo bertako enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Atxilotuak estolda-tapa bat erabili zuen kristala hautsi eta barrura sartzeko. Ertzaintzako eta Eibarko Udaltzaingoko patruilak Eibarko Urki auzoko enpresa baten instalazioetara joan ziren atzo, astelehena, goizeko lehenengo orduan, barruan norbait ote zegoen egiaztatzeko, beiratea hautsita baitzegoen.   Agenteek… Seguir leyendo 26_0220 Eibarren delitu bera askotan errepikatu izan duen gaztea atxilotu dute enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik

BateraLabs llega a Oarsoaldea para impulsar la participación ciudadana frente al cambio climático

Más de una veintena agentes sociales, económicos e institucionales de Oarsoaldea han participado en la primera sesión del foro de participación ciudadana BateraLabs en la comarca. El Departamento de Sostenibilidad de la Diputación Foral de Gipuzkoa impulsa un proceso de escucha y acción climática que desarrollará al menos un proyecto concreto en cada comarca a… Seguir leyendo BateraLabs llega a Oarsoaldea para impulsar la participación ciudadana frente al cambio climático

Illunbek sarbide hobea izango du 1,3 milioi euroko inbertsioari esker

Tokiko Gobernu Batzarrak Parke Teknologikoaren zabalkuntzara eta erabilera anitzeko pabiloi berrira sartzeko biribilgunea eraikitzeko proiektua onartu du Donostiako Udalak Parke Teknologikoaren zabalkuntzara eta Illunbeko erabilera anitzeko pabiloi berrira sarbideak hobetuko ditu, Begiristain Doktorearen pasealekuan biribilgune berri bat sortuz. Horri esker, Miramon pasealekuarekiko lotunerako mugimendu posible guztiak egin ahal izango dira. Konexio berri horrek 1.319.686 euroko… Seguir leyendo Illunbek sarbide hobea izango du 1,3 milioi euroko inbertsioari esker