Lehendakariak gaur goizean bioGUNEko Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko (EMN) instalazio berria inauguratu du. Ekitaldi honek bat egin du Bizkaiko Parke Teknologikoan, Derion, kokatuta dagoen ikerketa zentro honen hemeretzigarren urteurrenarekin. Arantxa Tapia sailburuaren eta beste agintari batzuen laguntzarekin, Iñigo Urkulluk instalazio berriak zeharkatu ditu, eta arduradunen euren eskutik ezagutu ahal izan du Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko plataforma berria,… Seguir leyendo Lehendakariak: “Duela hamar urte ezarri genuen helburua lortu dugu: berrikuntzan, Europako bataz bestekoaren gainetik gaude”
Categoría: albisteak-berriak
Gazteen emantzipazioa laguntzeko Euskadiko bigarren bulegoa zabaldu da Barakaldon
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak eta Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak, Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariarekin batera, GAZ zerbitzuaren (Gazteriaren-ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) bigarren egoitza inauguratu dute. Zerbitzu berri hau Gazte Bulegoan dago kokatua, San Juan kaleko 17. zenbakian, eta, hasiera batean, bi pertsona izango ditu arreta emateko. Bere hitzaldian, Trantsizio… Seguir leyendo Gazteen emantzipazioa laguntzeko Euskadiko bigarren bulegoa zabaldu da Barakaldon
Gasteiz, Ertzaintzak etxeetan lapurretak egiten espezializatutako talde kriminal batekoak diren zazpi pertsona atxilotu ditu
Ertzainek zazpi pertsona, sei gizon eta emakume bat, atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizean, Arabako hiriburuan, hiriko hainbat etxebizitzatan egindako lapurretekin lotutako ikerketen ondorioz burututako polizia-operatibo batean. Etxebizitzatan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan egindako hainbat lapurretatan parte hartu izana leporatzen zaie. Polizia-ikerketak joan den abendutik Gasteizko hainbat etxebizitzatan egindako lapurreten ondorioz… Seguir leyendo Gasteiz, Ertzaintzak etxeetan lapurretak egiten espezializatutako talde kriminal batekoak diren zazpi pertsona atxilotu ditu
Donostia, farmazia batean arma zuri batekin beldurtuz ustez lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute
24_0113 Donostia, farmazia batean arma zuri batekin beldurtuz ustez lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Donostia, farmazia batean arma zuri batekin beldurtuz ustez lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Servicio de prensa 2024-02-22 Ertzainek 48 urteko gizon bat atxilotu dute, Donostiako farmazia batean, labana batekin mehatxatuta, ustez kutxa erregistratzaileko dirua lapurtzea leporatuta. Joan den astearte… Seguir leyendo Donostia, farmazia batean arma zuri batekin beldurtuz ustez lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute
Familia programa berri batek 0 eta 12 urte bitarteko umeentzako euskarazko jarduerak eskainiko ditu Barakaldon
Saioak astearteetan antolatu dira: otsailak 27, martxoak 5, 12 eta 19; apirilak 9, 16, 23 eta 30, eta maiatzak 14, 21 eta 28. Izena emateko epea zabalik dago Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzuan Hala Dziporen eskutik Kilima Faktoria lokalean antolatutako doako ekintzak dira Barakaldoko Udalak Hazten eta Hezten familia-programa berria jarri du abian, 0 eta 12… Seguir leyendo Familia programa berri batek 0 eta 12 urte bitarteko umeentzako euskarazko jarduerak eskainiko ditu Barakaldon
‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’, Ur-jauzia bildumaren liburu berria
Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakin Fundazioak elkarlanean bideratutako Ur-jauzia bildumaren liburu berria aurkeztu berri da. Iñaki Zabaleta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak idatzitako ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ lanak humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duen lekua du aztergai. Aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute: Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Sebastian Zurutuza, Gipuzkoako… Seguir leyendo ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’, Ur-jauzia bildumaren liburu berria
Inmaculada Ugarteche (Uniport Bilbao): “Erronka guztietara egokitzen jakin izan dugu, merkataritzak funtziona dezan lagunduz”
Empack eta Logistics & Automation Bilbao otsailaren 28an eta 29an itzuliko da, eta bigarren urtez jarraian, Bilbao Exhibition Centrera (BEC). Horrela, bi egun horietan Bizkaiko hiriburua Espainiako iparraldeko packaging, logistika eta garraio sektoreentzako topagune bakarraren egoitza bihurtuko da. Azokaren kolaboratzaileen artean, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren babesa duena, Uniport Bilbao dago, Bilboko Portuaren Klusterra. Bere inguruko… Seguir leyendo Inmaculada Ugarteche (Uniport Bilbao): “Erronka guztietara egokitzen jakin izan dugu, merkataritzak funtziona dezan lagunduz”
Donostian bi pertsona atxilotu eta hamahiru ikertu dituzte Realaren eta Benficaren arteko futbol-partidaren aurretik izandako istiluengatik
Ertzaintzak 21 eta 40 urteko bi gizon atxilotu ditu joan den azaroaren 8an, Reale Arena futbol-zelaiaren inguruan, Realaren eta Benficaren arteko partidaren aurreko uneetan, desordena publikoak, liskar nahaspilatsua eta lesioak eragitea leporatuta. Beste hamahiru pertsona agintari judizialaren aurrera eramango dituzte ikertu gisa, gertaera horiekin zerikusia izateagatik. 2023ko azaroaren 8an ordena publikoko istiluak gertatu ziren Realeko… Seguir leyendo Donostian bi pertsona atxilotu eta hamahiru ikertu dituzte Realaren eta Benficaren arteko futbol-partidaren aurretik izandako istiluengatik
Leioan atxilotu dute poltsak lapurtzeko hiru emakumeri indarkeriaz eraso egiteagatik
Ertzaintzako agenteek, Leioako Udaltzaingoarekin elkarlanean, 35 urteko gizon bat atxilotu dute hiru emakumeri, horietako bi edadetuak, indarkeria erabiliz poltsak lapurtzea leporatuta. Lapurretak garaje bateko sarreran, kalean eta atari batean egin zituen. Gainera, atxilotu duten gizonak aurretik ibilgailu bat lapurtu zuen Erandion, eta bertan aurkitu zituzten biktimen gauza batzuk. Lehenengo lapurreta joan den astelehen gauean gertatu… Seguir leyendo Leioan atxilotu dute poltsak lapurtzeko hiru emakumeri indarkeriaz eraso egiteagatik
Ertzaintzak 2000ko otsailaren 22an ETAk hil zuen Jorge Díez Elorza ertzaina omendu du
Ertzaintza Díez Elorza familiarekin batera izan da gaur, ETAk ertzaina hil zuenetik 24 urte bete direnean, Gasteizen egin zaion omenaldian. Lore-eskaintza 12:00etan egin da Askatasunaren Lorategian, bere omenez jarritako monolitoaren ondoan, Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunean. Jorge Díezek 26 urte zituen eta Ertzaintzako Babes Unitateko (Berrozi) kidea zen. Fernando Buesa politikariaren bizkartzaina zen… Seguir leyendo Ertzaintzak 2000ko otsailaren 22an ETAk hil zuen Jorge Díez Elorza ertzaina omendu du