Datorren abenduaren 11n, asteazkena, Luis Zuecoren «El mapa de un mundo nuevo» liburuaren aurkezpena egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Bilboko Udaleko kultur gune honetan literaturarekin hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan. Zaragozako idazleak César Coca kazetariarekin hitz egingo du. “El mapa de un mundo nuevo” liburuak ixten du “El tablero de la reina” lanarekin hasitako zikloa. 1494. urtea. Indietarako ibilbide berriak… Seguir leyendo Luis Zuecoren «El mapa de un mundo nuevo» liburuaren aurkezpena
Categoría: albisteak-berriak
Bilboko Gabonetako Merkatu tradizionalak ateak ireki ditu
Bilbao 06-12-2023 Bilbao Gabonak. Navidad en Bilbao. Mercadillo en el Muelle de Ripa © MITXI Bilboko Gabonetako Merkatu tradizionalak ireki ditu ateak, Udalak antolatu eta sustatzen duen #BilbaoGabonak proiektuaren barruan. Aurtengo edizioak, berrikuntza gisa, iaz baino 5 etxola gehiago ditu, 26 postu guztira, guztiak ere Gabonetako produktu tipikoak saltzen dituztenak: elikadura, moda, jostailuak, dekorazioa, osagarriak… Azpimarratzekoa da ekimen honen helburu nagusia Bilboko tokiko… Seguir leyendo Bilboko Gabonetako Merkatu tradizionalak ateak ireki ditu
Bilbao Zerbitzuak erakundeak bat egingo du liburu-bilketa solidarioarekin
Bilbao Zerbitzuak erakundeak, bigarren urtez jarrian, bat egingo du Zubietxe elkarteak, Libu liburu-dendaren proiektuaren bidez, Erribera Merkatuan, abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra, antolatutako liburu-bilketa solidarioarekin. Hala, nahi dutenek dagoeneko behar ez dituzten liburuak eraman ditzakete Erribera Merkatuko zenbait lekutan jarriko diren edukiontzietara, bigarren bizitza bat izan dezaten. Liburuak biltzeaz gain, abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, abenduaren 12an bertan, eguerdiko… Seguir leyendo Bilbao Zerbitzuak erakundeak bat egingo du liburu-bilketa solidarioarekin
Rafael Mikoleta Euskarazko Ipuin Lehiaketaren XXXVII. edizioan izena emateko epea ireki da
Bilboko Udalak Rafael Mikoleta Euskarazko Ipuin Lehiaketaren XXXVII. edizioan izena emateko epea ireki du. Lehiaketa horrek helburu bi dauzka: lehenengo euskal gramatikaren egileari omenaldia egitea eta Bilboko ikasleen artean euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzea. Lehiaketa Bilboko 8 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago – Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH)… Seguir leyendo Rafael Mikoleta Euskarazko Ipuin Lehiaketaren XXXVII. edizioan izena emateko epea ireki da
Bilboko alkateak Abandoko Adinekoen Zentroaren inaugurazioan parte hartu du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Abandoko Adinekoen Zentroaren inaugurazioan parte hartu du Bilboko erdigunean. Berarekin egon dira Reyes Navarro elkarteko presidentea, Zuzendaritza Batzarreko gainerako ordezkariak, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotzia (6. barruti honetako presidentea ere bada) eta ospakizunarekin bat egin duten Udalbatzako beste kide batzuk. Udalak Henao kaleko 52 zenbakian dagoen lokala egokitu du, Abandoko Erretiratu eta Pentsiodunen Zentroaren elkarteak dinamizatu dezan. Elkartea 1989an sortu zen… Seguir leyendo Bilboko alkateak Abandoko Adinekoen Zentroaren inaugurazioan parte hartu du
Bilboko Udalak Argazkineta ekimenak bildutako materialen zati bat partekatuko du Altamira, Masustegi eta Mintegitxuetako bizilagunekin
Bilboko Udalak, ondarea zabaltzeko Bilbao Izan udal-programaren barruan, Argazkineta ekimenak bildutako materialen zati bat partekatuko du Altamira, Masustegi eta Mintegitxuetako bizilagunekin. Ekitaldia abenduaren 17an izango da, asteartea, Argazkineta Show-en, eta Altamirako Hirutasun Santuaren elizan izango da 19:00etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte. Argazkineta auzotarrek parte hartzeko ekimen bat da, auzoen oraintsuko historia berreraikitzea eta sakontzea helburu duena,… Seguir leyendo Bilboko Udalak Argazkineta ekimenak bildutako materialen zati bat partekatuko du Altamira, Masustegi eta Mintegitxuetako bizilagunekin
2025ean maila goreneko topaketa egiteko edukiak zehaztu ditu World Maritime Week-ek
BECek bost batzorde jaso ditu hil honetan, eta ontzigintza, arrantza, portu eta itsas-energiaren sektoreetako erakundeek parte hartu dute horietan Azaroa oso trinkoa izaten ari da 2025eko World Maritime Week ekitaldiaren antolakuntzarako. Izan ere, Bilbao Exhibition Centren lau bilera egin dituzte Sinaval, Eurofishing, Futureport eta Marine Energy Weeken batzorde zientifikoek. Horrez gain, Aholkularitza Batzorde Teknikoa ere… Seguir leyendo 2025ean maila goreneko topaketa egiteko edukiak zehaztu ditu World Maritime Week-ek
Miren Arzalluz izendatu dute Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi eta apirilaren 1etik aurrera hartuko du kargua
Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak Miren Arzalluz historialari eta komisario ezaguna izendatu du Museoaren Zuzendari Nagusi, azken hilabeteotan osatu den hautaketa-prozesua burutu ondoren. Patronatuak Miren Arzalluz aukeratzearen arrazoien artean daude hark nazioarteko kultur-erakundetan duen esperientzia eta horri esker lortu duen aintzatespena; Museoaren proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzeko borondatea; Museoa herrialdea eraldatzeko estrategian giltzarria izateko helburuarekin bat… Seguir leyendo Miren Arzalluz izendatu dute Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi eta apirilaren 1etik aurrera hartuko du kargua
GH Cranes&Components, garabien eta altxatzeko sistemen arloko munduko liderretako bat
GH Cranes&Components Beasainen dago, Gipuzkoan, eta munduko liderretako bat da garabien eta altxatzeko sistemen fabrikazioan. 66 urteko historia eta 1.000 enplegatu baino gehiago ditu. Produktuen digitalizazioan eta automatizazioan murgilduta dago. Orain, mundu osoan aplikatzeko garabientzako komunikazio-protokolo espezifikoa garatzen ari da. SPRI Taldearenadimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen… Seguir leyendo GH Cranes&Components, garabien eta altxatzeko sistemen arloko munduko liderretako bat
Retroclásica Bilbaok bere lidergoa sendotu du
Retroclásica Bilbaoren 13. edizioak arrakasta eztabaidaezinarekin itxi ditu ateak, eta ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da penintsularen iparraldeko ibilgailu klasikoen zaleentzat. Ekintzaz betetako hiru egunetan zehar, Bilbao Exhibition Centrek 35.000 bisitari inguru hartu zituen, eta esperientzia berdingabea izan zuten motor klasikoaren mundu liluragarriaren inguruan. Ekitaldiak automobilaren historiaren ibilbide bat eskaini zuen bertaratutako publikoaren irudimena atzeman zuten… Seguir leyendo Retroclásica Bilbaok bere lidergoa sendotu du