Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak turismoko lehen HAIN Gipuzkoa sariak eman dizkie Loiola Hoteleko Azpiazu-Iriarde familiari, DIT Gestión enpresari eta Idiazabal Gaztaren Ibilbideari, Gipuzkoa kalitatezko helmuga turistiko jasangarri gisa kokatzen jarraitzeagatik. Aurkeztu diren 20 hautagaitzen artean «oso estua» izan den lehen edizioa da. Sariak banatzeko ekitaldia Ipuruako estadioan egin da astearte honetan, eta bertan… Seguir leyendo Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lehen HAIN Gipuzkoa sariak eman dizkie Hotel Loiola, DIT Gestion eta Idiazabal Gaztaren Ibilbideari
Categoría: albisteak-berriak
Ereintza Elkarteak Euskal Herriko Artisautza Azokaren historia biltzen duen webgune baten digitalizatu du bere ondarea
Aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian Euskal Herriko Artisautza Azokari buruzko webgunea, esku-lanbide tradizional eta modernoen sustapenean mugarri izan zena. Prentsaurrekoan Irune Berasaluze Gobernantza foru diputatua, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Andoni Goitia Ereintza Elkarteko lehendakaria eta Blanka Gomez de Segura artisaua izan dira. Webgunea, eskulangintza.ereintza.com helbidean eskuragarri dagoena, «artxibo digital bat baino askoz gehiago da», foru… Seguir leyendo Ereintza Elkarteak Euskal Herriko Artisautza Azokaren historia biltzen duen webgune baten digitalizatu du bere ondarea
Gipuzkoako bakardadearen kontrako Hariak estrategia “eredu inspiratzaile” gisa aitortu du Vienan Interreg Europa Korale programak
Vienako Udalean egin da aste honetan Bakardadearen aurkako Nazioarteko Foroaren bigarren edizioa. Foro hori funtsezkoa da gaur egungo gizarte erronka handienetakoa den bakardadearen aurka borrokatzeko. Austriako Bakardadearen aurkako Plataformak, Social City Viennak, Emakumearen Osasunaren Bulegoak eta Vienako Arreta Medikoko Helburu Estrategikoen Unitateak antolatuta, tokiko eta nazioarteko ekimenak konektatu ditu foro honek, bakardadeari heltzearen garrantziaz sentsibilizatzeko… Seguir leyendo Gipuzkoako bakardadearen kontrako Hariak estrategia “eredu inspiratzaile” gisa aitortu du Vienan Interreg Europa Korale programak
Gipuzkoako enpresek aurreko urtean baino % 1,1 gehiago saldu zuten urtarriletik urrira
Gipuzkoako enpresen salmentak % 5,7 igo dira urrian, 2023ko hil beraren aldean. Gipuzkoako Foru Ogasunak enpresen egoerari buruz egindako txosteneko datuek erakusten dutenez, urriko datuak oso positiboak izan dira barne salmentei (+% 4,5) eta esportazioei (+% 7,8) dagokienez. Sektoreei dagokienez, salmentak gehiago hazi dira zerbitzuen sektorean (+% 9,0). Industrian ere % 4,8ko hazkundea antzeman da… Seguir leyendo Gipuzkoako enpresek aurreko urtean baino % 1,1 gehiago saldu zuten urtarriletik urrira
Gipuzkoako Aldundiak lehen sektorearen belaunaldi-aldaketa eta modernizazioa bultzatuko ditu, bi laguntza deialdi berrirekin
Foru Gobernuak bi deialdi berri onartuko ditu bihar Diputatuen Kontseiluan Gipuzkoan lehen sektorearen garapena bultzatzeko, nekazaritza-ustiategien modernizazioa indartuz eta gazteak sektorera sartzea erraztuz. Honela, “lurraldearentzat funtsezkoa den sektore baten iraunkortasuna eta lehiakortasuna bermatzen lagundu nahi da”, Irune Berasaluze foru bozeramaileak nabarmendu duenez. Bi programek landa-garapen orekatuaren aldeko «apustu irmoa» islatzen dute, «lehen sektorearen jasangarritasun ekonomikoa… Seguir leyendo Gipuzkoako Aldundiak lehen sektorearen belaunaldi-aldaketa eta modernizazioa bultzatuko ditu, bi laguntza deialdi berrirekin
Amasa-Villabona eta Irura lotuko dituen bidegorriaren obrak abian dira, mugikortasun jasangarria eta konektatua sustatzeko
11 hilabeteko epean, bidegorri hori Gipuzkoako bizikleta-sare foralean sartuko da, eta ingurumena gehiago errespetatzen duen garraio-eredu irisgarriago baterantz egingo du aurrera. José Ignacio Asensio: “Villabona-Irurako bidegorriaren obren hasiera mugikortasun jasangarri, irisgarri eta seguruarekin herritar guztientzat dugun konpromisoaren adibide argia da. Aurrera egiten jarraitzen dugu Gipuzkoa berdeago, lotuago eta etorkizunarekiko konpromiso handiagoarekin”. Amasa-Villabona eta Irura artean… Seguir leyendo Amasa-Villabona eta Irura lotuko dituen bidegorriaren obrak abian dira, mugikortasun jasangarria eta konektatua sustatzeko
Kultura Bonua 2024: 8.667 bonu, kultura Gipuzkoa osora hurbiltzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Kultura Bonua kanpaina abiarazi du berriz ere, kultur kontsumoa sustatzeko, tokiko merkataritzari laguntzeko eta gipuzkoarren artean kulturaz gozatzea sustatzeko funtsezko ekimena. Aurten, kanpainak 80.000 euroko inbertsioa izango du, kultur produktu ugari eskaintzen dituzten liburu-denda eta establezimenduen sarearekiko konpromisoa berretsiz. Aurkezpena Donostiako Liburudendan egin da. Goizane Alvarez Kultura diputatuarekin batera, Adolfo… Seguir leyendo Kultura Bonua 2024: 8.667 bonu, kultura Gipuzkoa osora hurbiltzeko
Gipuzkoak indartu egin du HORECA sektorearekin duen aliantza, elikagaien xahuketari aurre egiteko eta jasangarritasunaren buru izateko
José Ignacio Asensio: “Jardunaldi honekin, Gipuzkoak jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzen du, ostalaritza-sektorea funtsezko aliatu gisa inplikatuz etorkizun arduratsuago baterako trantsizioan. Gure helburua da sektoreari finkatzen laguntzea eta jasangarritasunean erreferente izaten jarraitzea, Galerak Prebenitzeko eta Elikagaiak Alferrik Galtzeko Legeak planteatzen dituen erronka eta aukerekin lerrokatuta”. Donostiako Arima Hotela izan da HORECA sektorearen jasangarritasunari buruzko jardunaldi teknikoaren agertokia.… Seguir leyendo Gipuzkoak indartu egin du HORECA sektorearekin duen aliantza, elikagaien xahuketari aurre egiteko eta jasangarritasunaren buru izateko
Gipuzkoako Foru Aldundiak Algaraklown saritu du, ospitaleko pailazo boluntarioen taldea, ‘sendatzen duten irribarreak’ eskaintzeagatik
Algaraklown ospitaleko pailazo taldeak 2024ko Boluntariotzaren Saria jaso du gaur. Zeremonia, hamahirugarren edizioari dagokiona, Foru Jauregiko Gunea zentroan egin da, eta bertan elkarte horrekin lankidetzan diharduten boluntarioen lana nabarmendu da. Ekitaldia Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean egin da, eta ehun pertsona inguru bertaratu dira. Esker oneko, laguntzako eta hurbiltasuneko hitzek markatu dute jardunaldia, baita umore onez beteriko… Seguir leyendo Gipuzkoako Foru Aldundiak Algaraklown saritu du, ospitaleko pailazo boluntarioen taldea, ‘sendatzen duten irribarreak’ eskaintzeagatik
Euskararen arnasguneetako gaztetxoek 260 bideo aurkeztu dituzte ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketan
‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa ‘Arnasa Gara’ programaren barruan kokatzen da. Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak-UEMAk sustatutako proiektua da eta euskararen arnasguneak diren udalerri euskaldunek euskararen bizitasunerako duten balioa ikusaraztea eta bertako hiztunak ahalduntzea du xede. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta sari banaketa gipuzkoako Bergaran izan da. Bideosormen lehiaketa honek arnasguneetako gazteei jartzen die arreta,… Seguir leyendo Euskararen arnasguneetako gaztetxoek 260 bideo aurkeztu dituzte ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketan