Zazpi ikuskizun. Antzerkia eta txotxongiloak. Hori da, hain zuzen ere, hiruhileko honetan familientzako Arte Eszenikoen programak proposatzen duena, eta ikuskizun berriekin itzuliko da. Ikuskizun horiek dibertitu, hunkitu eta handi eta txikien irudimena leherraraziko dute. 4 eta 11 urte bitarteko haur barakaldarrei eta haien familiei zuzendutako programazioa urtarrilaren 20an, larunbata, hasiko da eta martxoaren 16an amaituko da, Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan egingo diren emanaldiekin. Sarrerak 3,10 eurotan jarriko dira salgai helduentzat eta 2,05 eurotan haurrentzat, urtarrilaren 15etik aurrera, https://barakaldokultura.vivetix.com/ webgunean.
Ekimen honek kalitatezko familia-kultura proposatzen du: esperientzia bat eskaintzen du haurrak arte eszenikoen mundu liluragarrian has daitezen, antzerkiarekin formatu anitzetan ikusten, sentitzen eta hunkitzen ikasiz. Aldi berean, kontsumoari lotuago dagoen aisiaren osagarri diren kultura-ohiturak sortzen laguntzen die, eta denbora librearen esparruan euskara bizitzeko beste aukera bat da.
Programazioa urtarrilaren 20an, larunbata, hasi eta martxoaren 16an, larunbata, amaituko da, eta larunbatetan, 18:00etan, taularatuko da. Txandakako larunbatak Clara Campoamor Zentro Zibikoan eta Gurutzetako Zentro Zibikoan. «Espero dugu, oraingoan ere, proposamen honek hunkitu, dibertitu eta familiek arte eszenikoekiko duten interesa piztea, familian egiteko aisialdiko beste aukera bat baita», adierazi du Nerea Cantero Kultura zinegotziak.
Sarreren online salmenta urtarrilaren 15ean, astelehena, hasiko da 9: 00etan https://barakaldokultura.vivetix.com /
** Otsailaren 3ko ikuskizuna, Emakumearen eta Neskatoaren Zientziaren Egunaren ingurukoa, doakoa izango da. Gonbidapenak online plataforman bertan eskuratu ahal izango dira, emanaldiaren aurreko astelehenetik aurrera (urtarrilak 29).
PROGRAMA
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…