Categorías: albisteak-berriak

Euskadik abangoardian jarraitzen du organoak eta ehunak emateari eta transplantatzeari dagokionez

Euskadik, 2023an, 57 emaileko tasa erregistratu zuen milioi bat biztanleko (mbp), eta horrek Euskadi organo eta ehunak EMATEAREN nazioarteko abangoardian mantentzen du.

      Emaileen nazioarteko konparazioa milioi biztanleko  

Bilakaera aztertuz gero, Euskadi da 2000. urteaz geroztik milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiagoko urteko batez besteko tasa duen lurralde bakarra (OMEk kopuru optimotzat jotzen du), eta azken hamarkadan batez beste 56,8 mbp emaile izan ditu.

2023an, emaileen heriotzen % 46, istripu zerebrobaskularraren ondorioz gertatu ziren, eta % 16, traumatismo kraneoentzefalikoaren ondorioz (% 7,14 zirkulazio-istripuan).

TRANSPLANTEEN jarduerari dagokionez, 2023an, guztira 270 pertsonari egin zitzaien organoen transplantea Euskadin edo honekin hitzarmenak sinatuta dituzten beste autonomia-erkidego batzuetan; hau da, 122 pertsona milioi biztanleko. Horrek esan nahi du azken hamarkadan transplanteen kopurua 2.628 izatera iristen dela: 1.600 giltzurrunekoak, 753 gibelekoak, 132 bihotzekoak eta 143 biriketakoak, Europako zentro esperimentatuenen antzeko emaitzekin edo are emaitza hobeekin. Izan ere, azken hamarkadan transplantatutako pazienteen tasa 117 mbp/urte baino handiagoa da Euskadin.

2023an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, Iparraldeko Zona deitutakoan giltzurrun-transplante pediatrikorako erreferentziazko zentroak, 7 transplante egin zituen (3 Galiziakoak, 1 Asturiaskoak, 2 Kantabriakoak eta 1 Euskadikoa).

Urte horretan bertan, Donostia Unibertsitate Ospitaleak, hezur-muinaren transplantea egiteko erreferentziazko zentroak, 61 transplante alogeniko (ahaidetuak eta ahaidetasunik gabeak) egin zituen, hau da, 27,6 mbp.

Bestalde, Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 187 ehun-emate jaso zituen (korneak, ehun osteotendinosoa, larruazala…), transplanteari begira prozesatu, zaindu eta banatzeko.

Datu horiek ikusita, Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik eskerrak eman dizkie programa hau babesten duten profesional guztiei, horiek gabe ezin izango bailirateke emaitza horiek lortu: bai osasun-arlokoei (ospitalekoak eta lehen mailako arretakoak), bai osasun-arlokoak ez direnei (epailetza, auzitegiko medikuak, organoak garraiatzeko eta osasun-langileak lekualdatzeko taldeak, epaitegietako eta aireportuetako langileak, SOS-DEIAK, Ertzaintza, etab.).

Era berean, nabarmendu du euskal gizarteak, oro har, eta, bereziki, emaileen familiek, beste behin ere erakutsi duten elkartasuna eta eskuzabaltasuna, eta 10etik 9tan organoak eta ehunak ematearen aldeko erantzuna eman dutela.

Era berean, gaixoen elkarteek gizarte-kontzientziazioaren esparruan egiten duten lana goraipatu du; hori ere, lorpen horiek azaltzeko funtsezkoa baita.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan eta Eibarren, dendetan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…

23 horas hace

Dos detenidos por lanzar botellas a la gente en la zona de Licenciado Poza

Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…

23 horas hace

Óskarsson sufre una lesión de la musculatura isquiosural

El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…

23 horas hace

Detenido por robar con violencia el bolso a una joven en Donostia

Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…

23 horas hace

El Alcalde de Bilbao participa en el V Foro Mundial de Ciudades y Territorios de Paz

Juan Mari Aburto intervendrá en la conferencia “Recursos para la gestión participativa de la convivencia…

23 horas hace

La gran demanda en la nueva línea de Lurraldebus en Goierri obliga a poner un autobús de refuerzo

La nueva línea de Lurraldebus que conecta diariamente Urola Garaia y Goierri con Donostia y…

23 horas hace