Categorías: albisteak-berriak

Garamendik Adimen Artifizial etikoaren alde egiten du, pertsonen balioan zentratu eta «giza faktorea» kontuan hartzen duena

Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendik Adimen Artifizialaren  garapen eta kudeaketa etikoaren alde egin du gaur, betiere pertsonak erdigunean jarrita eta giza faktorea kontuan hartuta. «Adimen Artifizial justua nahi dugu, ezagutzeko modukoa, gardena…, pertsona guztiei ekarpena egingo diena, inor atzean utzi gabe», adierazi du Bilbon administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruz egin den TEKgunearen irekierako mezuan.

Laugarren urtez jarraian, TEKgunea topagune eta erreferentzia izan da Euskadiko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektorearentzat. Jardunaldian bostehun pertsona baino gehiago izan dira, gehienak teknikariak, erakundeetako arduradunak eta ingurune teknologikoko eta administrazio publikoetako beste eragile batzuk.

Garamendik azaldu duenez, Adimen Artifizialak aukera ematen dio administrazio publikoari herritarrei eta gizarteari balioa emateko, baina aldi berean ohartarazi du beharrezkoa dela «gobernu onaren balioekin bat datorren esparru etikoa» ezartzea. Hala, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak duela gutxi onartu duela Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Adimen Artifizialeko sistemen eta datuen gobernantzaren Manifestu etiko bat.

Sailburuak Adimen Artifizialak Eusko Jaurlaritzarentzat duen garrantzia azpimarratu du, «pertsonen balioan oinarritzen den teknologiarekiko konpromisoari eusten baitio». Ildo horretan, azpimarratu du Adimen Artifizialean oinarritutako teknologiaren presentzia «etengabea izan dela gure agendan, EJIEk gidatutako proben hasieratik eta legegintzaldi honetan sendotzea lortu dugun proiektuetaraino». Horrela, ‘Itzuli’ itzultzaile neuronala eta bere aplikazioak nabarmendu ditu. Honen harira, aipatu du ahotsaren transkripzioarekin eta sintesiarekin batera, bideoen azpitituluak eta filmen bikoizketan ere laguntzen dutela .

Garamendiren esku-hartzeak administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruzko gaikako panelei bide eman die. Hala, Javier Viaña, Alex Rayón, Jordi Escalé, Iñaki Pariente, Peru Sasia, Laura Marrón, Leire Legarreta, Mariate Linaza eta Maider Alberich adituen azalpenak entzun ahal izan dira. Sailburuak TEKgunean parte hartu duten adituen maila eta talentua azpimarratu ditu, eta aitortu die «Euskadi nazioarteko mapan jartzen ari direla, erakusten duten jakintzarekin eta egiten duten lanarekin».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

15 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

15 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

15 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

15 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

15 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

15 horas hace